Slogan honekin aurkeztu zen orain dela gutxi aurtengo Mintzakide programa.
Programa honen bidez, astean ordubetez euskaraz hitz egin eta hizkuntzan jariotasuna hartzea da helburua. Praktika behar duenari laguntza eta erraztasunak ematen dira. Dagoeneko izena emateko epea irekia dago eta 25an bukatzen da.
Zure esku dago euskara praktikatzea!! Izena emateko orriak Karrikirin eskura ditzakezu edo hemen sakatuz.
Eta aste honetarako badira hainbat gauza gure euskal agendan. Alde batetik, tailerrak, herri kirolak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Bestetik, KARRIKADANTZA! Bai, hirugarren larunbata hemen da eta beti bezala, Karrikadantza dator Iruñeko San Nikolas plaza girotzera.
Hitzordua, arratsaldeko 18.00etan