Azalekoa artikulua, esan bezala, Karrikiri eta beste hainbat euskal elkarte eta erakundek Topagun elkarteen federazioaren baitan egindako hausnarketaren berri ematen dizuegu eta agendaren baitan, berriz, aukera aunitz topatuko dituzue urtarrilan zehar euskarazko emanaldi eta ekimenez gozatzeko: haurrentzako antzerkia, Iruñea Kantuz, irakurle taldeak, kantaldiak, tailerrak, euskara ikastaroak eta urtarrilaren 16an izanen den Karrisolasa saio berria, besteak beste.
Elkarrizketen atalean, berriz, Iruñeko Eguzki Bideoakeko Nerea Fillati egindako elkarrizketa interesgarria bideratzen duten lanaren inguruan, euren filofiaz, eskaintzen duten katalogo oparoaz, e.a.
2013ko lehenengo alean ere Manuel Eciolaza Carballo familiako medikuaren artikulu interesgarria aurkituko duzue eta Karrikiriren gomendioen artean, Kirmen Uriberen “Mussche” nobela eta hainbat egileren “Kafe alea” liburuei dagokionez eta diskoenetan Gozategiren “1992 all stars 2012” eta Mikel Urdangarienen “Azula”.
Eta amaitzeko, laster gurean izanen diren inauterien iragarpena. Izan ere, Karrikiri dendan euskal inauterietako mozorroak egiteko osagarriak aurkituko baitituzue, urtero legez. Hurbildu eta Jone eta Belen gure lankideen laguntza izanen duzue.
Urte berri eta inauteri on!!