Miren Amurizak itxiko du berrinaugurazio egitaraua
Berrinaugurazioari bukaera emateko primerako gonbidatua, Miren Amuriza.
Liburu ilustratuei buruz hitz eginen du gaur arratsaldean, 19:30ean. “Konta iezadazu ipuin bat” da hitzaldiaren izenburua eta berak idatzitako artikulu batean oinarritua dago. Gustatuko zaizulakoan gaude!
Miren Amuriza
bertsolaria da, “Bainera bete itsaso” liburua idatzi du, Pirritx Porrotx eta Marimotots liburuak idatzi ditu, Berria Egunkarian kolaboratzaile da eta “Paperezko txoriak” proiektuagatik 2017 Igartza saria jaso du.
Hitzaldia doan da, aforoa bete arte!