Arrebetxe (Moxal)
Audience taldean ibili ondoren, “Arrebetxe” da Hannot Mintegiaren bigarren diskoa, “MOXAL” izenpean. COVID-19ak eragindako konfinamenduak bultzatu zuen Hannot “arrebetxe” sortzera, artistak aipatu baitu, MOXALen bigarren diskoa beste bat izan behar zela, baina ustekabeko isolamenduak aldatu zizkiola planak. “Arrebetxe” izena, konfinamenduan eta aldi berean proiektuaren sorkuntza momentuan arrebaren etxeko gela batean igarotako ordu mordoei egiten die erreferentzia. Diskoaren abiapuntua, 50. hamarkadako Sovereing gitarra akustikoaren inguruko bilaketa izan zen, horrek eraman baitzuen inoiz ibilitako eremuetara sartu izatea, bai gitarra jotzeko eran eta bai abesterakoan.
Horri dagokionez, aske sentitu dela onartu du, gainera, etxean grabatutako diskoa izan denez (baliabide gutxirekin), estudioan grabatzeak duen ordutegi eta aurrekontuen presio barik ibili da. Intimitate osoan sortutako lana izan da “arrebetxe”, eta aldi berean pelikula, liburu eta diskoetatik jaso du inspirazioa. Izan ere, Hannot ogibidez bideo editorea da, eta berak dioen bezala, horren influentzia handia izaten du konposatzeko orduan: parteak sortu, ebaki, itsasi…
“Beti daukat buruan abesti gehienentzako bideoak edo film txikiak sortzea”, eta horrela egin du “Danak Onak” abestiarekin. Aitor Etxebarriaren Forbidden Colours diskoetxearekin atera du MOXALek diskoa. “Arrebetxe” bakarrik sortu duela dio Hannotek, baina ez bakardadean (edo alderantziz), izan ere, Jose Lastra soinu ingeniari eta ekoizleak laguntza eta aholkuak eman dizikio. Honez gain, bakardadea apurtzeko beste modu bat artxibo propio nahiz sarean aurkitzen dituen artxiboekin lan egitea izan dela adierazten du abeslariak (adibidez, abesti batean Jai-Alai Blues dokumentala grabatzen aritu zireneko giro soinuak erabili ditu Hannotek). Diskoa 8 piezaz edo 4 abesti eta 4 pasartez osatua dago.