Euskalerria irratiko saioa Karrikirin egin dute
Euskalerria irratia eta Karrikiri Elkartearen arteko amodio aferaren beste kapitulu bat
Iruñeko Irrintzi dorretik Euskalerria Irratiak goizero eskaintzen duen Metropoli Forala saioa Xabier karrikaraino heldu da gaur Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena kazetarien eskutik.
Saio osoa zuzen zuzenean Karrikiri elkartearen Xabier karrikako saltokitik egin da, eta hasi bezain pronto Juan Kruz Lakasta Karrikiriko Ondarru eta Gorettirekin solasean aritu da Iruñeko Euskaldunon Topagunearen eta elkartearen dendaren nondik norakoez. Ondoren, Oskar Zapatak, Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko koordinatzaialeak, euskarazko elkarteen garrantziaz hitz egin du, eta haren gibelean, Amets Aranguren, Iruñeko Euskaraldiaren kudeatzaileak Euskaraldiaren xehetasunak eman ditu.
Bigarren ordutik aurrera, Pello Argiñarenak mikroa hartu eta kalean gora eta behera aritu da Xabier Santamaria irakaslearekin laguntzaz Xabier karrikako historia eta istorioak bertatik bertara ezagutzen (Martinez Erro dendara bisita egin dute eta guzti!).
Isa Egiguren0 Munduko Medikuen Elkarteko kideari elkarrizketa egin diote beranduago, eta amaitzeko Sabino Cuadrak 78ko Sanferminetaz hitz egin du. Saio osoa hemen duzue entzungai.