Nanni Balestriniren Den-dena nahi dugu aurkeztuko dute Fernando Reyk (itzultzailea) eta Hedoi Etxartek (aurkezlea)
Izuaren osteko gogoeta (Sussan-Morss)
Dorre Bikien kontrako atentatuek terrorismo globalaren izua zabaldu zuten, ondoren terrorismoaren aurkako jarduera militarrek estatuen izu-ikara ekarri zuten.
Gure etsaiak dira herri musulmanak? Legitimoa ote da gure izenean mendebaldeko demokrazia eta baloreak mundu zabalean inposatzea? Bizi garen mundu globalean ezker pentsamenduak zer papera bete behar du? Gure ekintza politikoak, kulturalak, artistikoak dagoeneko merkatuko kontsumismoaren osagaia al dira?
Galdera potoloak. Susan Buck-Morssek borroka komuna erdigunean jarri nahi du, zatiketa kulturala gaindituz eta mundu islamiarreko pentsamendu kritikoaz baliatuz ezker globala berriari hauspoa emateko.
Hemen eskuragai.
Liburu aurkezpena – Urriak 24
Urriaren 24ean, ostegunarekin, Pello Agirrek, Susan Buck-Morss-en Izuaren osteko gogoeta libura aurkeztuko du. Berarekin batera izanen da Hedoi Etxarte saioaren aurkezle gisa.
Susan Buck-Morss
AEBetako filosofoa eta ideien historialaria da. Zientzia politikoetan irakasle da New York Hiriko Unibertsitatean eta bertako Globalizazioaren eta Aldaketa Sozialaren Batzordeko kide ere bada. 1978tik 2012ra Cornell Unibertsitateko Gobernu Departamentuko irakasle emeritua izan zen. Artearen historiaz, Frankfurteko eskolaz, Walter Benjaminez, iraultzaz, arkitekturaz, literatura konparatuaz, filosofiaz eta historiaz idatzi eta ikertu ohi du.
Ingelesez idatzi duen laugarren lana da hau, ordutik beste bi lan argitaratu ditu eta hizkuntza askotara itzuli izan dira bere lanak; honakoa, adibidez, lituanieraz, japonieraz, gaztelaniaz eta hebreeraz irakur daiteke.
Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.
Katakrak-etik hartua
Mundua berriz liluratuz (Silvia Federici)
Silvia Federici pentsalaria mundu osoan hagitz ezaguna da, bere saiakerak ekarpen handia izan dira feminismoarentzat. Euskaratu diren bere lanengatik («Soldataren patriarkatua», «Kaliban eta sorgina») Euskal Herrian ere aski ezaguna da bere pentsamendua.
Amaia Astobiza Uriartek egin du itzulpena eta Katakrak-ek argitaratu du liburua. Oraingo honetan emakumeak eta komunak lotzen ditu, bere aburuz, ondasun komunen berreskuratze kolektiboan, ezinbestekoak dira emakumeek sortutako mugimenduak.
Emakumeek ekoizten dute janariaren % 80, lurraren eta ondasun komunalen jagoleak eta memoriaren ehuleak dira. Lurra eta gorputza lotuta daude bai memoria historikoan, bai askatasunaren bidean.
Liburu hau ezinbestekoa ikusten dut gaurko feminismoan murgiltzeko.
Hemen eskuragai.