Aguxtin Alkhat Hitzen Hotsaken
Azken hitzaldi musikatura iritsi gara. Hurrengo ekainaren 10ean, eguerdiko 12:00etan, Aguxtin Alkhaten lanaz gozatzeko aukera izanen dugu.
Musikari baxenafarrak bere lanaz hitz eginen du udaberriko Hitzen Hotsakeko azken saioan. Aurrekoetan bezala sarrerak 6€ eta puntualitatea eskatuko da!
Animatzen?
Eneko Bidegain eta Seitan taldea Maiatzaldian
Eneko Bidegainek emanen dio jarraipena Maiatzaldiari. Gaur, 19:30ean, “Lurraldea eta herria” (Pamiela) aurkeztuko du Karrikiri euskal dendan.
“Liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. Halaber, oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen dira, herria hobeki artikulatzeari begira.” (http://enekobidegain.eus)
Eta ostegunean, maiatzaren 17an, 20:00etan, Donibane Garaziko Seitan taldeak kontzertua eskainiko du Zaldiko Maldiko elkartean.
Anariren saioaz gozatzeko aukera igande honetan
Igandean, Hitzen Hotsaken, Anari izanen da. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Karrikiri euskal dendan, formatu txikiko hitzaldi musikatuaz gozatzeko aukera paregabea duzu.
Sarrerak 6euroan!
Oharra: puntualitatea oso garrantzitsua da!
Maiatzan zehar Iruñea eta Baiona kulturatik hurbilduko dituen egitaraua gauzatuko da
Maiatzaren 8tik 24ra, 2018ko Maiatzaldia Iruñea eta Baiona artean eginen da
Iruñea-Baiona, Baiona-Iruñea, ardatz eta zubi. Oinarri nagusietarik bat gure menturan. Iruñea, euskaldunen Erresumako hiriburua, Baiona, portu nagusietarikoa. Aspaldidanikoa da bi hirien arteko harremana, lotura. Hala ere, sasiak janik dago bidea, zubi anitz eraitsiak; ekaitzek eragindako ahanzturak hartaratuak.
Antidotoak behar, beraz, ahanzturaren aitzi. Horiek hola, funtsean Baionako Maiatz elkarte-argitaletxearen eraginez, Iruñeko beste zenbait elkarteren laguntzarekin, bi hirien arteko literatur zubia izan nahi duten Maiatzaldia jardunaldiak abiarazi ziren 2015ean.
Egun pare bat Baionan eta beste bat Iruñean, maiatzean beti ere. Biltzen gaituen bi hirien arteko jardunaldi hauek ildo horietan sortu eta garatu dira, literatur-bideetan barna. Eta, jakina da, literaturak errealitatea du sortzen.
Aurtengo Maiatzaldia duela mende bateko egoeratik abiatuta garatuko da: Gerla Handiaren amaiera, galera eta odol-huste fisiko eta mentala, eta, era berean, gertatutako kultur eta sozial pizkundea (Euskaltzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia…). Egoera eta gertakizun haiek gogoan, atzoko eta gaurko literatur emariak izanen dira ardatz.
Hona Iruñeko egitaraua (atxikirik egitarau osoa eta kartela):
– Maiatzaren 8an, 19:30ean, Karrikirin: “BAM! Dinamika: Hiztunak aktibatzeko esperientzia bat Ipar Euskal Herriko hiri eremu zailenean” Mattin Bachorekin
– Maiatzaren 15ean, 19:30ean, Karrikirin: “Lurraldia eta herria: “Zazpiak bat” Atzo, gaur, bihar” liburuaren aurkezpena Eneko Bidegainen eskutik.
– Maiatzaren 17an, 20:00etan, Zaldiko Maldikon: Seitan taldearen kontzertua
– Maiatzaren 24an, Iruñeko Kondestable Jauregian:
18:30: 1914-1918 Oroituz 1914ko Gerlan bidalitako gutun eta postalen diaporama bat. Jean Larrue Milafrangarrak etxekoei bidalitakoak. Lucien Etxezaharretaren eskutik
19:15: Gerla garaiko bertsoakL. Hariñordoki- Lakarekin
19:45: Nafarroa mende hasieran Emilio Majuelorekin
20:15: Lurraldetasun zauritua Eneko Bidegainen eskutik
20:50: bukaera