Eneko Bidegain eta Seitan taldea Maiatzaldian

Eneko Bidegain eta Seitan taldea Maiatzaldian

Bidegain

 

Eneko Bidegainek emanen dio jarraipena Maiatzaldiari. Gaur, 19:30ean, “Lurraldea eta herria” (Pamiela) aurkeztuko du Karrikiri euskal dendan.

“Liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. Halaber, oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen dira, herria hobeki artikulatzeari begira.” (http://enekobidegain.eus)

Eta ostegunean, maiatzaren 17an, 20:00etan, Donibane Garaziko Seitan taldeak kontzertua eskainiko du Zaldiko Maldiko elkartean.

BAM! dinamina Maiatzaldiaren hasieran

BAM! dinamina Maiatzaldiaren hasieran

BAM!

 

 

Bihar emanen diogu hasiera 2018ko Maiatzaldiari. Mattin Bachok BAM! dinamikaz hitz eginen du, Karrikirin.

Zer da BAM? Baiona, Angelu eta Miarritzen gauzatutako dinamika da eta aste oso batez euskaraz bizitzeko desafioa da BAM! Mattin Bachok, arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin, Ipal Euskal Herriko hiri eremu zailenean hiztunak aktibatzeko esperientzia azalduko digu.

Maiatzaldiaren lehendabiziko hitzaldi Euskaraldiarekin bat egiten du, eta bide batez, Iruñean eginen den herri batzordeen prestakutzara gonbidatzen zaitugu! Larunbatean, maiatzaren 12an, 10:30etatik 13:00etara Euskaraldiaren inguruan mintegia izanen da, Katakraken.

Izena emateko sartu hemen.