2019/06/10 | Hitzen hotsak
Ekainaren 7an Ibil Bedi taldearen aurkezpena izan genuen Karrikirin.
Euskal sortzaile hauei esker tarte izugarri atsegina igaro genuen gure dendan
. Freskotasuna dakarren taldea da eta ibilbide luzea izatea espero dugu.
Ibai Osinaga, ahotsa, gitarra, Amets Aranguren, saxofoia, pianoa, koruak, Areta Senosiain, biolina, koruak, Eder Escalera, bateria, Javier Larrañeta, baxua.
Klik hemen abestiak entzuteko.
2019/06/3 | Berriak, Elkartea, Hitzen hotsak, Jarduerak, Liburu aurkezpenak
Maiatzari agur esanez eta eguzkiari ongi etorria emanez, hemen dugu ekaineko programazio kartela.
Ekitaldiz betea dugu hilabete hau, solasaldiak, liburu aurkezpenak eta hitzaldi musikatuak!
Hainbat sortzaileen bisita izanen dugu; Jurgi Ekiza Hitzen Hotsak-en azken saioan, Fito Rodriguez “Fake News” liburua aurkezten, Ibil Bedi talde berriaren aurkezpena edota Lucia Baskaranen “Gorputz madarikatuak” liburuaren aurkezpena eta solasaldia.
Bihar, ekainak 4, Samara Velte izanen dugu gurean. Bere libur berria aurkeztuko du “Nik sinesten dizut”, morboa aldentzeko irakurketa kritikoa proposatzen digu, indarkeria sexistaren hainbat forma nola gurutzatzen diren agerian utziz. Izaskun Arriaran izango da aurkezle eta solaskidea. Arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin.
Gurera hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu!