“Haur literatura, hizkuntza eta heziketa”, Aines Dufaurekin

“Haur literatura, hizkuntza eta heziketa”, Aines Dufaurekin

Aines DufaurIruñea Baiona Maiatzaldiari bukaera borobila emateko Aines Dufaur, IKAS argitaletxeko zuzendariak “Haur literatura, hizkuntza eta heziketa” hitzaldia eskainiko du. Hitzordua, maiatzaren 31n, Karrikiri Elkartean, arratsaldeko 19:00etan da.

IKAS euskal pedagogia zerbitzuak ikastresnak sortzen edo euskaratzen ditu, haur hezkuntzatik helduen irakaskuntzaraino, gai asko hukituz: hizkuntza, matematika, historia-geografia, zientziak…

Ikastetxeetan bereziki idazketa eta irakurketa lantzeko, IKASek haur literaturako albumak euskaratzen ditu edota obrak sortzen, adibidez Haserre gorria, Pello eta otsoa, Dutea trilogia… IKAS mediateka ere bada, eta irakasleei zuzenduriko animazioak antolatzen ditu.

Aines Dufaur, zuzendaria, IKASeko lanaz, haur literaturaz, hizkuntzaz eta heziketaz arituko zaigu heldu den astean.

Honekin itxiko dugu 2017ko Maiatzaldia; 8 ekitaldiz osatutako egitaraua eskaini dugu aurten (hitzaldiak, liburu aurkezpenak, bisita gidatuak, mahai inguruak, irakurketa literarioak, umore saioa eta errezitaldiak). Maiatzaldiaren helburua Iruñea eta Baionaren arteko kultur sorkuntzaren erakusleihoa izatea eta bi hirien arteko kultur harremanak sendotzea izan da.

Hitzaldia: “Haur literatura, hizkuntza eta heziketa”

Hizlaria: Aines Dufaur, IKASeko zuzendaria

Noiz: maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:00etan

Non: Karrikiri Elkartea, Xabier karrika 4an

Antolatzaileak: Iruñeko Karrikiri Elkartea eta Zaldiko Maldiko Elkartea; Baionako Maiatz Argitaletxea eta Zizpa Gaztetxea eta Senpereko Hatsa Elkartea.

Babesleak: Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Elkargoa.

“Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia Jon Alonsoren eskutik

“Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia Jon Alonsoren eskutik

jon alonso

Bihar, apirilak 27, arratsaldeko 19.30ean Jon Alonso idazleak Civivox Kondestablen “Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia emanen du (Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa antolaturik)

Hitzaldiaren sintesia: “Askotan uste dugu literatura gure ohiko bizitzetatik kanpo dagoen zerbait dela, ez duela balio praktikorik eguneroko bizimoduan edo bateraezina dela hiriaren martxarekin. Hitzaldi honetan hiri-inguruko monumentu esanguratsu batzuetan hainbat esku-hartze birtual burutuko ditugu, ideia oker hori deuseztatzeko”.

Eta ostiralean,  goizeko 9.00etatik aurrera, Biurdana Institutuko XVII Irakurketa Publikoa izanen da, Jon Alonsorekin.

Ekitaldi, tailer, hitzaldi, irakurle taldeak, kontzertuak eta gauza gehiago gure #Euskalagendan.
Galtzagorri, 25 urte irakurtzeko zaletasuna sustatuz

Galtzagorri, 25 urte irakurtzeko zaletasuna sustatuz

kartelak haur literatura hitzaldiak

 

Gaurtik hasi eta azaroaren 30era Haur Literaturan 2015ean karrikaratu diren nobedadeen erakusketa eta salmenta barruan bi hitzaldi antolatu ditugu.

Lehendabizikoa, heldu den asteazkenean, hilak 18, arratsaldeko 19.00etan “Galtzagorri haur eta Gazte Literatura Elkartea: 25 urte irakurtzeko zaletasuna sustatuz” hitzaldia izanen dugu.

Hizlari paregabeak izanen dira gure egoitzan. Alde batetik, Iñaki Markotegi (Galtzagorriko lehendakaria) eta bestetik, Izaskun Jauregi (Galtzagorriko idazkari teknikoa).

Eta 25ean, bigarren hitzaldia “Haur literaturan zer irakurri eta zertarako?” Miguel Angel Asiain “Osio”ren eskutik izanen dugu.

Gonbidatuak zaudete!