Euskalerria irratiko saioa Karrikirin egin dute

Euskalerria irratiko saioa Karrikirin egin dute

IMG_20180116_095203

 

 

Euskalerria irratia eta Karrikiri Elkartearen  arteko amodio aferaren beste kapitulu bat

Iruñeko Irrintzi dorretik Euskalerria Irratiak goizero eskaintzen duen Metropoli Forala saioa Xabier karrikaraino heldu da gaur Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena kazetarien eskutik.

Saio osoa zuzen zuzenean Karrikiri elkartearen Xabier karrikako saltokitik egin da, eta hasi bezain pronto Juan Kruz Lakasta Karrikiriko Ondarru eta Gorettirekin solasean aritu da Iruñeko Euskaldunon Topagunearen eta elkartearen dendaren nondik norakoez.  Ondoren, Oskar Zapatak, Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko koordinatzaialeak, euskarazko elkarteen garrantziaz hitz egin du, eta haren gibelean, Amets Aranguren, Iruñeko Euskaraldiaren kudeatzaileak Euskaraldiaren xehetasunak eman ditu.

Bigarren ordutik aurrera, Pello Argiñarenak mikroa hartu eta kalean gora eta behera aritu da Xabier Santamaria irakaslearekin laguntzaz Xabier karrikako historia eta istorioak bertatik bertara ezagutzen (Martinez Erro dendara bisita egin dute eta guzti!).

Isa Egiguren0 Munduko Medikuen Elkarteko kideari elkarrizketa egin diote beranduago, eta amaitzeko Sabino Cuadrak 78ko Sanferminetaz hitz egin du. Saio osoa hemen duzue entzungai.

 

Dantza, antzerkia eta poesiak bat eginda, Martin Zalakain ikuskizunean

Iturria: Euskalerriairratia.eus

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzarekin 80 dantzari izanen dira oholtza gainean. Musikariak ere ez dira faltako eta aktoreen artean Ander Lipus jarriko da Pio Barojaren azalean.

“Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da Martin Zalakain”. Martin Zalakainen istorioa kontatu du oraingoan, izen bera daraman ikuskizunean. Pio Baroja idazlearen Zalakain abenturazaleaeleberria hartu du oinarri, eta dantza, musika nahiz antzezlana uztartu ditu. Larunbatean izanen da ikuskizuna, Baluarten.

Dantzaren eta antzerkiaren uztarria izango da literatura. Euskal literatutako klasiko handietako batean oinarrituko baita Argiaren ikuskizun berria, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero lanean hain zuzen. Donostiar idazleak bizi izan zuen garaia eta bere historia hurbila maisutasunez eta narrazio-molde berriak sortuz idatzi zituen moduan, Argiaren nahia da euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera-molde berri bat proposatzea, ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea. Juan Antonio Urbeltzen koreografiaren, Ander Lipusen antzerkiaren eta Harkaitz Canoren hitzen ZALAKAIN aurkeztera goaz.

Zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
Taula zuzendaritza: Ander Lipus
Idazkera: Harkaitz Cano
Koreografia:Juan Antonio Urbeltz
Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)
Musika sorkuntza:  Marian Arregi , Mikel Urbeltz
Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Mikel Urbeltz (arrabita), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (arpa), Dugunako Musikariak (txistua, haize tresnak eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka tresnak)
Aktorea: Ander Lipus

 

Euskarak 365 Egunerako soka-dantza

Has gaitezen motorrak berotzen!!

Ekimen potente baten hasieran gaude: Euskarak 365 Egun ekimenaren aurrean. Ekimen honek, lehendabiziko aldiz, gizarte erakundeak eta administrazioak batu egin ditu.

Abenduaren 2an eginen dugun ekitaldian Euskaraldia aurkeztuko dugu eta hurrengo hiru urtetako lanari hasiera emanen diogu. Ilusioz eta gogoz gizartea aktibatu eta lanari ekinen diogu. Larunbateko ekitaldiak garai berri baten hasieran kokatzen gaitu, eta euskaldun zaren hori, horren parte izatera animatzen zaitugu.

                                                                                                                                                                                                        Egitaraua:                                                                                                                        

11:00etan: Soka-dantzaren entsegua (Zaldiko Maldiko elkartean)

12:00etan: (Iruñeko Udaletxe plazan)

  •           Euskaraldiaren aurkezpena
  •           Manifestuaren irakurket
  •           Soka-dantza

Denon artean euskal komunitatea aktibatzeko gaitasuna dugulako, komunitatearen motorrak garelako eta hizkuntzaren normalizazioaren gakoa denok dugulako, hurrengo abenduaren 2an elkarrekin Euskarak 365 Egun ekitaldia ospatuko dugu eta handiagoa eginen dugu.

Katakraken “Filiala” liburuaren aurkezpena, Karrikirin

Katakraken “Filiala” liburuaren aurkezpena, Karrikirin

n2_filiala

 

Zorionekoak Sergei Dovlatoven zaleak. Asteon iritsiko da inprentatik liburu dendetara Filiala, Amaia Apalauza eta Aroa Uhartek itzuli eta Katakrakek argitaratuta. Orain arte errusieraz, ingelesez eta katalanez irakurtzeko aukera zegoen. Orain, euskaraz barre egiteko txanda izango da. Gainera, mezu honen bidez, datorren ostegunean, azaroak 30, 20etan Xabier karrikako Karrikiri dendan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bi itzultzaileak egongo dira, musika, eta sorpresaren bat.

Iturria: Katakrak.net