Kirmen Uriberi eta Karrikiriri “Elkarrekin esnatzeko ordua” iritsi zaigu
Abenduaren 1ean, arratsaldeko 19.00etan, liburu aurkezpena eta pasarte batzuen irakurketa.
Kirmen Uribe, idazle ondarrutarrak, Iruñeko Karrikiri euskal dendan bere azken lana “Elkarrekin esnatzeko ordua” (Susa argitaletxea) aurkeztuko du.
Egiazko pertsonaiak eta gertakariak dira Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna bilbatzen dutenak, Karmele Urresti eta Txomin Letamendi sendiaren askatasun egarri eta erresistentzia bipila.
Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak elkar ezagutu zuten Eresoinka taldean, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere: Antonio Gezala pintoreak eta Manu Sota idazleak.
Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre Lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.
Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua da hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.
Sarrera doan aforoa bete arte.
Data: abenduaren 1ean, osteguna
Ordua: 19.00etan
Lekua: Karrikiri euskal denda (Xabier karrika 4, Iruñea)