Album Ilustratu honek 2018ko Etxepare saria jaso du, Nafarroako toki- entitateetako euskara zerbitzuek ematen duten saria. Album ilustratu batean zailena da testu eta irudien artean oreka bat lortzea, batak bestea jan ez dezan, eta Ana Ibañezen iduriek eta Dani Martirenaren testuak bat egiten dute istorioa kontatzerakoan.
Cosimok bere etxe ondoan parketxo bat du, hiriko txikiena. Parke horretan badago zuhaitz bat eta zuhaitzaren adarretan Cosimok bere etxola eraiki du. Eta hiru banku ere badaude parkean, eta bankuetan pertsonaia batzuk, eta jostetan pasatzen ditu egunak Cosimok … mehatxu ilun bat ailegatu arte.
Haur eta Gazte literatura hamabostaldian guztiz murgilduak gaude. Aste bete pasa da hamabostaldi honi hasiera eman genioenetik, eta orain bigarren astearekin batera, programatutako bigarren hitzaldiaren berri ematera gatoz.
Azaroaren 22an, asteazkenarekin berriz ere, Iosu Ihabar Urzainkik “Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara” hitzaldia eskainiko du Karrikiri euskal dendan, arratsaldeko 19:00etan.
Baina, zer dira solasaldi dialogikoak?? Iosuk hauxe dio:
Literatura unibertsala, berdintasunezko elkarrizketa, elkarrekintza librea eta ikaskuntza bat doaz talde irakurketa jarduera arrakastatsu honetan.
Solasaldi irekiak dira pertsona orori literatura klasiko hurbiltzeko daukagun tresnarik eraginkorrena, askotan sortutako harresi akademikoak deseginez. Ahozko hizkuntzaren bidez testu klasikoen edukiak gaurko, atzoko eta betiko mintzagaiekin erlazionatuz. Pertsonen eraldaketa helburu izanda irakurketaren didaktika berritzeko apustua da.
Irakurzaletasuna ikasleen artean sustatzeko metodologia bat baino gehiago da, non literaturaren bitartez, solasaldi desberdinak sustatuz, testu desberdinen interpretazioaz baliatuz elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzen ditu metodologia honek.
Eta ostegunean, baina hau hamabostaldiaren programaziotik at dator, Dani Martirenak bere lan berria aurkeztuko digu “Jonek Jone izan nahi du” liburua. Formatu aldetik liburu berexia dugu, ezberdina, xarmanta; eduki aldetik, genero trataeran jarri du garrantzia.
Datorren asteazkenean, ekainaren 22an, arratsaldeko 19.30ean, Xabier karrikako gure egoitzan Iruñeko Udalak karrikaratu berri duen 2015eko Egile berriendako literatur lehiaketako saritutako lanak jasotzen dituen liburuaren aurkezpena izanen dugu.
Iñaki Azkonak, Iruñeko udaleko euskara teknikariak, liburuaz eta literatur lehiaketa honen sorreraz hitz eginen du.
Gurekin, Dani Martirena (lehen saria narrazio laburrean) “Asteazken hark arrunta behar zuen” lanarekin ; Jon Barberena (lehen saria olerkietan) “()utsunea” lanarekin eta Eneko Fernandez (bigarren saria bertso-paperak modalitatean) “Larragako loretxoa” lanarekin.
Saridunak lanak aurkezten eta errezitatzen izanen ditugu.
Zure zain egonen gara!
Irudia: www.literaturaeskola.org
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.