Izuaren osteko gogoeta (Sussan-Morss)

Izuaren osteko gogoeta (Sussan-Morss)

Dorre Bikien kontrako atentatuek terrorismo globalaren izua zabaldu zuten, ondoren terrorismoaren aurkako jarduera militarrek estatuen izu-ikara ekarri zuten.

Gure etsaiak dira herri musulmanak? Legitimoa ote da gure izenean mendebaldeko demokrazia eta baloreak mundu zabalean inposatzea? Bizi garen mundu globalean ezker pentsamenduak zer papera bete behar du? Gure ekintza politikoak, kulturalak, artistikoak dagoeneko merkatuko kontsumismoaren osagaia al dira?

Galdera potoloak. Susan Buck-Morssek borroka komuna erdigunean jarri nahi du, zatiketa kulturala gaindituz eta mundu islamiarreko pentsamendu kritikoaz baliatuz ezker globala berriari hauspoa emateko.

Hemen eskuragai.

Hezurren erretura (Miren Agur Meabe)

Hezurren erretura (Miren Agur Meabe)

Gorputzak hezurrak behar ditu bezala, zutik irauteko bizitzak ere bere hezurrak, oroimenak, ametsak, nahiak, amodiozko uneak, desengainuak, behar ditu. Benetako bizitza izan nahi ba du. Etxean itoginak konpondu, hormak pintatu, sastrakak kendu eta lorategia zaindu behar dugu, eta ez ba dugu egiten hondamena nagusituko da. Holaxe da gure bizitza, eten gabe zaintzen, aurrera egiten, mina eta depresioa alboan uzten.

Katuak bezala bizi gara, zuhaitz adarretik lurrera, hortik etxeko leihora jautsi egiteko, sukaldeko sutondoan babeslekua aurkitzeko. Miren Agurrek
puzzle baten gisan bere bizitzaren puska batzuk bildu ditu liburua hau idaztek, bizi berri bat osatuz.

Hemen eskuragai.

Dana Edo Ezebez (Aneguria Percebe)

Dana Edo Ezebez (Aneguria Percebe)

Bilbotarraren hirugarren lana da “Percebe dana edo ezebez”. Rap, Pop eta Reggae melodiak gusto handiz nahastu ditu bere lan berrian. Bat batekotasunean arin eta abilezia handiz mugitzen den emakumea da. Agertokietan losagabe eta inungo erreparorik gabe aritzen da, baita telebistan ere. Gure kaxa izeneko saioan pertsonaia ezaguna da jada ikusleen artean.

Kantu zirikatzaileak eta zenbaitetan gordinak ere suertatzen dira. Ahots leunak oreka mantentzen laguntzen du diska osoan zehar. Euskal Herriko Hip-Hop giroa aberastera datorren lana da Aneguriak plazaratutakoa.

Baga Biga argitaletxeak karrikaratutako. Azalaren diseinua ere bitxia da, “American Beauty” filmea gogora ekarri digu argazki bereziak. Percebe, dana edo ezebez. Kantaria, rap zalea, elektronikaren alde poperoaren aldekoa, reggae eta melodia, MCa, publikoa erakartzen dakiena, abegitsua, bizitza plazerrarekin bizi nahi duena, lotsagabetasunaz mugitzen dakiena, sexuaren gainean argi hitz egiten duena. Hori bada Aneguria, horixe bera da aurkituko duzuna “Percebe, dana edo ezebez” diskoan.

Oharra: Aneguriaren bat-batekotasuna aprobetxatuz, agian zerbait kontatuko digu kantatuz.

Hemen eskuragai.

Ospakizun gauean (Benito Lertxundi)

Ospakizun gauean (Benito Lertxundi)

Kantaita Enea zigiluak argitaratu du Benito Lertxundiren bilduma berria, “Ospakizun gauean” izenekoa. Hamar kantuz osatua dago, desikastearen beharraz edota senari arreta jartzeaz ari zaigu kantaria bere azken lanean. J. Bucay eta F. Pessoa idazleen hitzak aukeratu ditu zenbait kantu sortzerako orduan, “Isil isilik”, “Nahiago nuke” eta “Ibertzean” izenekoak.

J. Maiak Ternuatik ekarritako kantu bat ere bildu nahi izan du, “Kimu bat zuhaitzan” izeneko kantua, bere garaian Allan Rankin abeslari kanadarrak sortua. Kantu hau izan da, hain zuzen ere, sarean promozio gisara erabilitakoa.

Lertxundiren hamazazpigarren disko luzea da. Aurreko guziak Elkar etxeak ekoiztu ditu, oraingoan ordea, ekoizpen lana berak aurrez sortutako “Kantaita Enea” zigiluak plazaratu du; arrazoi nagusia obraren jabetza da, bere esanetan, sentsazioa baitu urteetan kantuak ia opari eman direla. Gustu handiz eta txukun egindako kantuak dira Oriokoak eskaini dizkigunak.

Hemen eskuragai.

Etxera bidean (Xamar)

Etxera bidean (Xamar)

Joan den mendeko laurogeiko hamarkada hasieran Aezkoako gazte belaunaldi berri bat hasi zen euskal mundua ezagutzen, eta ala beharrez galderak etorri ziren: zer gertatu zen euskararekin? Zergatik galdu zen hain azkar? Ba ote zegoen euskaldunik bizirik? Naturala ala kanpotik inposatua izan zen galera? Azterketa lanetan murgildu ziren gazte horiek eta haien artean Xamar zegoen. Liburu honetan, kontu xumeak baliatuta, hortik tiraka lortzen du unibertsal bilakatzea etxeko historia zaharrak.

Oso ongi idatzita dago, erritmo egokia du, eta euskararen erabilerari dagokionez Aezkoako euskalkiaz idatzitako pasarteek balio erantsia ematen diote.

Etxera, Garraldara, euskarara eramaten duen bidaia-liburu honetatik gauza asko dago ikasteko.

Hemen eskuragai.