Ateak zabalik (Karrika 254)

Zinez pozgarria da jende berria proiektura batzen denean. Hori ari zaigu gertatzen Karrikiriren proiektuan. Bazkide berriak ari zaizkigu batzen.

Kuantitatiboki proiekturako albiste ona da hori, baina batez ere, kualitatiboki, hau da, batzen ari zaigun lagun berrien gaitasunagatik eta potentzialitateagatik, biziki pozik gaude.

Proiektua aurrera eramango duten bihotz, buru eta esku berriak batzeak etorkizuna ilusioz eta gogoz hartzeko balio digu. Amaia Merino zinegilea da horietako bat, eta hilabete honetan Karrikako elkarrizketaren atala hari egin diogu.

Hegan, mundura.

Pandemia hasi zenean, Karrikiri online denda hor zegoen. Itxialdia hasi zenean, Karrikirik bazuen online denda dagoeneko.

Eta 2020ak erakutsi zigun, laino ilun guztien azpian, bazegoela prest euskal kulturaren prestigiatzea eta zabaltzea helburu duten proiektuak indartzeko gogoa eta nahia zuen jendea. Horrela erakutsi zenuten, euskararen herriaren txoko ugaritik eskaerak eginez. 2021eko otsaila beste koxka bat izan da: online bidez inoiz baino eskaera gehiago izan dugu. Zinez eskertuak gaude.

Gure asmo garrantzitsuenetako bat da euskal hiztunen komunitateari topagune bat eskaintzea. Horregatik, Iruñeko Xabier karrika 4ko gure gunera hurbiltzeko gonbita luzatzen dizuegu. Ateak zabalik dituzue. Baina garai mugatu hauetan, online bidez ematen diguzuen bultzada bihotzez eskertzen dugu.

Mila esker!

Karrika aldizkaria 254 – 2021eko martxoa

Kaixo lagun!

Udaberria ate joka dugun honetan, hemen duzue Martxoko gure Karrika aldizkaria:

254. zenbakia, 2021eko martxoa

Ohiko moduan edozertarako Iruñeko Xabier karrika 4ean gaude zuen zerbitzura. Zaindu zaitezte eta zaindu ingurukoak!

Karrikiri Lan Taldea

Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.

Zuk ere jaso nahi duzu? ➡️ https://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/

Hemeroteka atalean eskuragarri daude 1997etik aurrera argitaratutako Karrikak, hementxe:
https://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/hemeroteka/