Ibil Bedi talde nafarrak kaleratu berri du bigarren diskoa: Beltxarga Beltza. Nahiz eta Berandu baina garaiz diskoan eta Bide Zuzena single bikoitzean hartu zuten bidea ez duten utzi, esan daiteke hamaika kanta biltzen dituen disko honetan estilo propiotik atera gabe, musikaren aukera berriak probatu dituztela: ahotsa desitxuratzen duten efektuetatik biolinaren armonikoen erabileraraino.
Taldeak duen formazio bereziaren bidez (saxoa, biolina, guitarra, baxua, pianoa eta bateria) jarraitu dute beraientzat hain garrantzitsua den soinu propioaren bilaketa hortan. Gainera, lasaitasun osoz hartu dute bai kanten sortze prozesua eta bai grabaketa prozesua, izan ere, oraingoan taldekide den Ibai Osinagak egin ditu grabaketa eta nahasketa lanak. Honek malgutasun handia eman dio taldeari, modu honetan ez baitute kanpoko inor sartu behar izan prozesuan. Modu batean, pandemiak eragindako kontzertu lehortea musika sortzeko probestu du taldeak. Anari Alberdiren ahotsaren kolaborazioa izan du Egurrezko Eskuotan kantak, emaitza dotore eta potentearekin.
Taldeak lehenengo kontzertutik izan duen “zigilua” ez dute bertan behera utzi eta diskoa hasi eta bukatzeko hiru ahotsetara a capella “bertso” bat txertatu dute, Lemko herriaren melodia tradizional baten bertsioa eginez. Bai argazkia eta bai diseinua egiterako orduan, Mikel Tristan diseinatzailekin elkarlanean ibili dira.
Aurrekoan bezala, taldeak disko honetarako autoekoizpenaren bidea hartu du.
Parisko komuna izan zen, garai modernoetan, langileriaren lehenengo iraultzaren saialdia. Protagonistak asko izan ziren, eta horien izenak gaur arte ailegatu dira. Horietariko bat Louise Michel izan zen, emakume poliedrikoa; iraultzailea, poeta, irakaslea, pedagogoa, naturazalea, kolonialismoaren kontrakoa, internazionalista eta anarkista sutsua. Hogeita hamar urtez posta-trukea mantendu zuen Victor Hugorekin, hura zendu arte.
Gutun-trukaketa horren lagin bat dugu ikusgai Katakrakek argitaratutako liburu honetan. Louise Michelek bidalitakoak baino ez ditugu, Victor Hugoren erantzunak galdu baitziren.
Lau arotan bana dezakegu haien arteko korrespondentzia: Louise Michel gaztea, Parisko komuna, Kaledonia Berriko erbeste gutunak eta berriro Pariskoak, Victor Hugo zendu aurrekoak. Liburu honek Louise Michelen sentiberatasunera, pentsamendura eta hogeita hamar urteko adiskidetasunera hurbiltzen gaitu.
2018an bakarlari moduan Zintzilik diskoa kaleratu zuen Olatzek, eta orain argitaratu berri du Aho Uhalak proiektua, 12 kantu biltzen dituen disko borobila. Nahiz eta Olatz den proiektu honen protagonista, ez da bakarrik ibili bidean. Izan ere, maila handiko artistaz inguratu da donostiarra, haien artean Rozalén, Idoia Asurmendi, La Mare edo Ivan Ferreiro musikarien kolaborazioak batu ditu. Gainera, Ane Labaka (Gelditu hor) eta Alaia Martinen (Ahots hori) hitzei musika jarri die Olatzek. Salvadorrek dio intentsitate aldetik diskoa mendi baten antzera dela berarentzat, lasai hasi, igoera tontorreraino eta gero buelta xamurtasun eta atmosfera baketsuetara.
Kanta batzuetan izaera gogorrarekin azaldu da, instrumentazio bortitzagoetaz lagunduta eta bestetan berriz piano soil baten laguntzaz biluzten da abeslaria. Ez Garen Gu kantan adibidez Garazi Esnaola lagunmina gonbidatu du pianoa jotzera, bien artean emaitza paregabea lortuz. Pablo Novoa ekoizlea ibili da Olatzen ondoan Aho Uhal sortzerako unean eta Airaka zigiluarekin argitaratu den diskoa Haritz Harreguyren estudioan grabatua izan da.
Zortzi narraziok osatzen dute liburua: guztiek emakume bat dute protagonista, gehienak alaba gazteak, baina baita amak ere. Bakoitzak bere borroka pertsonala du bizitza duin bat aurreraeramateko. Arazo ekonomikoak hor daude, arima eta psikearen gatazkak ere bai. Batzuetan arimaren arintasuna jasangaitz bilakatzen da, eta ez da erraza hain gutxi pisatzen duen hori, berunaren pisua har dezakeen hori, gure gainetik kentzea, gure burutik ezabatzea.
Istorio guztiak Pop kulturaz zeharkatuta daude; lasai asko esan daiteke Pop kultura protagonistetako bat dela. Arteak eta sorkuntzak elikagai dituzte pertsonaiek, haien euskarri eta sendagai dira, haien bizitza hondamenditik aldentzeko tresnak. Oso narrazio indartsuak dira, hasieratik harrapatzen dute irakurlea, jakin-mina piztuz. Plazer handia izan da Yurreren mundu literarioan murgiltzea.
Garai konplikatu hauetan ere jende berria batu zaigu Karrikiriren proiektura. Hilabete honetako elkarrizketatua den Amaia Merino bezalaxe. Non dago Mikel? dokumentala estreinatu berria dutela aitzakia hartuta, galdera batzuk egin dizkiogu eta lerro hauetara ekarri. Ongi etorri, Amaia!
Zein da zure historia pertsonala euskararekin?
Helduaroan euskararekin erabat maitemindutako emakumea naiz. Euskara ikastolan ezagutu nuen erabiltzen ez nuen arren. Oso gaztea nintzenean Euskal Herritik Madrilera joan nintzen lehen eta Ekuadorrera gero eta 24 urtez bizi izan nintzen bertan. Amazoniako Putumayo ibaiaren bi bazterretan bizi den herri bat, -Zio Bain Herria Maikokaz, Siona Herria erdaraz- izan da, hain zuzen, euskarara atxikitu eta maitarazi nauena. Baina hau istorio luzea da. Hiru urte dira Ekuadorretik Iruñera bizitzera itzuli nintzela eta euskalduntze prozesu pozgarri eta serioan buru-belarri jarraitzen dut.
Duela gutxi egin zara Karrikirin bazkide, zergatik? zer egin nahiko zenuke?
Behin Iruñean murgilduta erne ibili naiz indar-metaketaren, sorkuntzaren, bide magikoaren usain ederra nondik etortzen zitzaidan harrapatzeko eta Karrikiriri larrosaren, liliaren, haritzaren aroma dario. Zer egin? Batu.
Non dago Mikel filma estrenatuko duzue otsailaren 26an, nola izan zen prestaketa?
Luzea eta zintzoa. Txukun txukun aritu gara, egunez egun lan eta lan.
Zein helbururekin filmatu duzue?
20 egun horiek bizi izan ez zutenek ezagutu dezaten zer gertatu zen eta nola bizi izan genuen. Horrekin zer egin? Bakoitzaren barnean dago erantzuna.
Baduzu eskuartean (publikoki) aipatu daitekeen proiekturik?
Badut, bai. Bat baino gehiago, eta ez dira denak zinematografikoak. Baina ezin azaldu zein diren, ez baidaude oraindik uztarturik.
Literatura eta musika gomendiorik gure irakurleendako?
Bai, baina ez dira eleberriak, kasu! Ideia eta balioen bestelako historia laburra: eta horren irakasgaien aplikazioa gaurko gizartean (Juan Inazio Hartsuaga), Suak pizten direnean (Mikel Soto), Hitzak fosil (Juan Inazio Hartsuaga) eta Txepetxekin solasean, Biziaren hizkuntzaz (Jon Sarasua).
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.