Haur euskaldunak mundura! Ozen oihukatu nahi du Baloreak izeneko lanak. “Baloreak” giza balioak Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez helarazteko sortu duten proiektua da, eta 8- 14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko musika talde bat du ardatz. Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier kantua biziki gustuko duten bost neska- mutil dira.
Baloreak proiektuak, giza balioei balore handiz heltzea du helburu. Berdintasuna, nortasuna edota natura zaintzearen beharraz ari diren kantuak dira CDan biltzen direnak. Kantu sarkorrak eta entzunaldi bakarrean gustagarriak egiten diren doinuak dira nagusi. Haurren artean “Elkartasuna” izeneko kantuak hartu duen ospea aipatzeko modukoa da, doinu erakargarriak baitira oso, baita nagusientzako ere.
Lakuntza, Arrasate eta Bilbon du sorburua Anita Parker taldeak. Ane Martinez Pentatonix Folk taldean ibilitakoa da, Olatz Anduezak Skalariak taldean parte hartu zuen, Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga berriz Gose taldean aritutakoak dira. Elektroswing doinuak jorratzen ditu proiektuak, erritmo jostari eta dantzagarriak ez dira falta “Anita Parker” izeneko lanean.
Gose taldeak erabilitako laborategi bera aukeratu dute beraien azken lana borobiltzeko. Shot izeneko estudioan egin zituzten moldaketa guziak 2017ko uztail eta abuztu bitartean, ondoren Jonan Ordorikak hartu zuen masterizazio lanaren ardura.
Egunerokotasunarekin hautsi eta erabateko deskonexiora eramateko gaitasuna dute taldearen kantuek, dantzan jarri eta gorputza solte jartzera animatzen du Anita Parker taldearen lanak.
Album Ilustratu honek 2018ko Etxepare saria jaso du, Nafarroako toki- entitateetako euskara zerbitzuek ematen duten saria. Album ilustratu batean zailena da testu eta irudien artean oreka bat lortzea, batak bestea jan ez dezan, eta Ana Ibañezen iduriek eta Dani Martirenaren testuak bat egiten dute istorioa kontatzerakoan.
Cosimok bere etxe ondoan parketxo bat du, hiriko txikiena. Parke horretan badago zuhaitz bat eta zuhaitzaren adarretan Cosimok bere etxola eraiki du. Eta hiru banku ere badaude parkean, eta bankuetan pertsonaia batzuk, eta jostetan pasatzen ditu egunak Cosimok … mehatxu ilun bat ailegatu arte.
Ez da erraza horrelako pertsona baten bizitza kontatzea inor mindu gabe, baina lortu du. Harkaitz Canok nobela bat osatu du Imanol Larzabal pertsona fikziozko pertsonaia bilakatuz. Ez du biografia bat idatzi baina nobela hau benetako Imanolengandik ez dago oso urrun. Imanol kantaria; erakunde armatuko kide erbesteratua, bakezale amorratua, bere herrian bertan gaizki ikusita, gorrotatuta, baina batez ere gizaki bat koherentziaren bila.
Harkaitz Cano ofizio handiko idazlea da eta berriro erakutsi digu berarentzat literatura oso kontu serioa dela.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.