Bertsolari aldizkaria (110)

Bertsolari aldizkariaren zenbaki honetan Txirrita dugu protagonista nagusia. Bertso paper batzuk zirela kausa bi alditan epaileen aurrean azaldu behar izan zuen Txirritak. Gertaera horien berri ematen digu Mikel Tabernak. Miren Ibarluzeak bertsoen erdarazko bertsioa euskaratu du, jatorrizko euskarazkoa galdutzat ematen baita. Andoni Egañari lekuko gisa bi aldiz tokatu zaio epaileen aitzinean deklaratzea, horren inguruan hainbat bitxikeria kontatzen du artikulu batean. Itziar Navarrok Gipuzkoan XIX. Eta XX. mende hasieran gauzatu ziren aldaketak sozialak ikertu ditu, garaiko 6 bertsolariren bertsoak aztertuz.

Komikiak, testigantzak, iritzi artikuluak eta abar ere aurkituko dugu Bertsolari aldizkariaren azken zenbaki honetan.

Bat Soziolinguistika Aldizkaria (Soziolinguistika Klusterra)

Bat aldizkaria ohi bezala mamitsu badator ere, ezinbestekoa da euskaltzaletasunean murgildurik dagoen pertsona ororentzat.

Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra bitarte Euskal Herri osoan ariketa linguistiko bat eginen da, dagoeneko “Euskaraldia” izenarekin ezagutzen duguna.

Norbanako zein talde mailako konpromisoa hartuko dugu 11 egun hauetan euskaraz bizitzeko, lehen hitza beti euskaraz izanen da. Bat aldizkariaren orrialdeetan aktibazioa lortzeko diskurtsoak, hausnarketak, egindako esperientzien datuak eta ondorioak aurkituko dugu.

Esan dugu mamitsu datorrela baina honekin ez dugu esan nahi adituentzako aldizkaria denik, oso modu didaktiko eta errazean idatzita daude artikuluak, hitz gutxitan, erreminta hagitz baliagarria “Euskaraldia” sustatzeko.

Miraiak (Gure arteko begirada zeharkakoak) (Batzuk)

Bidehuts zigiluaren eskutik hainbat egileren bilduma aurkituko dugu disko honetan.

Sortzaile interesgarri hauei lekua utzi eta urteko lanaren fruituak jaso ditu. Besteak beste, Anari, “Udaberriko Eguzki” lanarekin; Lisabö, “Hildako Gizona” kantuarekin edota Joseba Irazoki, “Gangsterrak Operara Doaz” lanarekin.

Amoria (Labeque ahizpak)

Amoria (Labeque ahizpak)

Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuko bertso batzuetatik hartutako izenburua jarri diote Labeque ahizpek beren disko berriari.

Thierry Biscary, Oreka TX, Eñaut Elorrieta-k… grabatu duten disko honetan, besteak beste Antxieta, Guridi, Aita Donostia edo Ravel- en obrak daude.

Katia eta Marielle Labeque-ren itzulera sumatzen dugu lan honetan, Euskal Herrirako itzulera.

Hemen eskuragai.

Lurra, ur, haize (Alboka)

Lurra, ur, haize (Alboka)

“Lurra, ur, haize” CD honek eskuzabaltasun handiko 17 abestiren bidez jada ezaguna egiten zaigun bidaia bat proposatzen digu, dantza eta erromantze zaharrak ezagutarazi eta egokituz eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuz.

Gonbidatu eta kolaboratzaileen zerrenda ere zabala bezain esanguratsu dator. Xabi Paya, Amets Arzallus edo Harkaitz Canoren testuek gaurkotasuna dakartela esan genezake aurreko lanekin alderatuaz, 13 urte pasatu dira ‘Lau Anaiak’, beraien azken diskoa argitaratu zenetik.

Ahotsetan, aukera paregabea: Alex Sardui (Gatibu), Petti, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin eta Amets Arzallus entzuteko aukera dugu. Instrumentalean: Fiachra MacGabhann eta Peter Maund, besteak beste.

Hemen eskuragai.