Karrika 26. 1999ko ekaina

Karrika 26. 1999ko ekaina

Ordezkariak hautatzeko denbora

Lehenaldia
1613-! 633 urteetan Bizkaiko Batzarretako zenbait ordezkari euskaldun elebakar Gernikako Batzar-lekutik irtenarazi zituzten gaztelera ezjakiteagatik zigorturik. Ez zen leku bakarra izan. Garai hartako erdal komunitateak, Euskal Herrian gutxiengoa izan arren, ongi zekien zein zen hizkuntzaren balioa eta zer egin behar zuen bere hiztunak gizartearen muinean kokatzeko.
la lan mende beranduago, jokaera horren arrakasta begibistakoa dugu. (gehiago…)

Karrika 25. 1999ko maiatza

Karrika 25. 1999ko maiatza

Piurak eta figurak

Komunitate, giza talde. belaunaldi, alderdi. Zalegoa…, orohar giza elkarte guztiek izaten dute zerbaitengatik, bere merituak edo bere egintzak direla, ezaguna den lagun bat goraipaturik edo lehen mailakotzat harturik, hots, figuraren bat aldareetan. Eredu gisa hartu ohi dena gainera. Badakigu batzutan horiek jainko-Jainkosa bihurtu ohi ditugula, eta hori ez de1a egokia, ez eta pertsonaia horiek baino hobeagorik ez dagoela sinestea. Baina, izan ere, badira. (gehiago…)

Karrika 24. 1999ko apirila

Karrika 24. 1999ko apirila

Karrikan Korrika

Han nenbilen ni lehengo egunean karrikan korrika, euskararen alde, baina baita eguzkiaren alde ere, jotzen baitzuen aurretik, karrika hura sortaldetik sartaldera zihoan eta. Egoera horretan egokitu nintzen lekukoa eskutan neramala, eta, gutxitan bezala, eguzkiaren argi izpiek jo ninduten begietan, eta inspirazio halako baten moduan, sentitu nuen, bat-batean, lekukotasun hura bazela zerbait sakonagoa korrika 1+1 horretan parte hartzea baino. (gehiago…)

Karrika 23. 1999ko martxoa

Karrika 23. 1999ko martxoa

Oi, gure lurra

Lurrari atxikita gaude; begiz, besterik ez bada; eta, ikusten dugunari izena ematen diogu. Izenda ditzakegunak, ikusten ditugunak dira. Berdin geure baitan besterik ikusten ez baditugu ere. Baina lurra ikusten dugu, dudarik gabe, eta lurrean aurkitzen ditugunak ere ikusten ditugu, eta horiei izena ematen. Izena, nola ez, geure hizkuntzan eman ohi diegu, hasiera batez behintzat. Eta geure hizkuntzaz emandako izena duten tokiak edo lur zatiak, gureak dira. Geure herriak dira, geure mendiak, geure itsasoa. Hizkuntzaz definitu dezakegu noraino iristen den gure begirada, noraino begiratzen dugun.

(gehiago…)

Karrika 22. 1999ko otsaila

Karrika 22. 1999ko otsaila

Bai euskarari, ez euskarari

Bai Euskarari; hala esan zuen jendetza batek bost futbol estadiotan bildurik. Baina beste asko kanpo geratu zen. Sartu ezinik batzuk, sartu nahi ez eta hurbildu nahi ere nahi ez zutelarik beste asko. Euskarari ez esan nahi diotelako. Eta euskara agertzearekin batera, inposaketa, diskriminazioa eta horrelakoak aipatzen hasi ohi dira. Ikusi nahi ere ez baitute; ez unibertsitatean, ez irratietan, ez telefono gidan, ez agendan, eta ez inon…

(gehiago…)