descarga

Orain irakurriko duzun testua Garabide elkartearen webgunean aurki dezakezu, Allartean deituriko blogean.  Hiru sarreratan argitaratu zen, eta guk ere horrela egingo dugu, zati bat hilabete bakoitzean. Hau da lehena: hurrengo atalak datozen hilabetean zabalduko ditugu.

Iturria: http://www.garabide.eus/blogak/allartean/

Soziolinguistika hirian I

Iazko Jagon jardunaldiei buruzko testuak eskuratu ditut Euskaltzaindiaren  Euskera agerkarian: Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan  (Euskera. 2014, 59, 2). Egokia iruditzen zait hirietako dinamika soziolinguistikoaz gogoeta egitea, hiru euskal herritarretatik bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi baita. Jardunaldietan ondo gogoratu diguten moduan, euskaldun gehienok gune urbanoetan bizi gara eta bizimodu hiritarra dugu. Kulturaren ikuspegitik lurralde osoa da  continuum urbano bat.

Jardunaldi horietatik lau ideia partekatu nahi nituzke:

  1. Erabilera hirietan trabatua dago. Besteak beste, bi arrazoi aipatu izan dira: (bat) euskaldunen portzentajea txikia izanik, dentsitate txikikoak dira hiriko euskaldunen harreman-sare euskaldunak, (b) euskaldun horiek, sarri, errazago aritzen dira erdaraz euskaraz baino. Biak ala biak esanguratsuak dira hirien soziolinguistika begiztatzeko.

 

  1. Hiriaren dinamika euskararen kontra doa. Hiria deslekua da euskararentzat. Hiriak erantzukizuna leundu eta desarrarazi egiten du. Nola aplikatu arau komunitarioak komunitaterik ez dagoen tokian? Hiriak hizkuntzaren des-komunitarizazio prozesua azkartu dezake.

 

  1. Eduardo Apodakaren ustez, sasi-dilemabatean bizi omen gara: (a) hiztun-erkidego trinkoak behar ditugu (gure baitara bildu, neokomunitateak sortu, babestokiak antolatu …), baina era berean (b) euskarazko jarduna zabaldu eta hedatu beharrean gaude: “fluxuetan behar dugu euskara, eguneroko fluxuetan eta ez babestoki mugatuetan”

 

  1. Euskararen etorkizuna hirietan anbibalentziazjosita dago. Nekez egongo da errezeta eta teoria itxirik. Horiek horrela, ziurgabetasun-testuinguruan jardun beharra dugu. Xabier Aierdik work in progress deitzen dio horri.

Bigarren atala apirileko Karrikan argitaratu dugu, laster webgunean zintzilikatuko dugu.