MO. Behi euskaldun baten memoriak
Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin eta Nafarroako Liburutegiarekin batera, MO. Behi euskaldun baten memoriak liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du, Iruñeko Nafarroako Liburutegian martxoaren 10etik maiatzaren 10era bitarte.





erakusketa
Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin eta Nafarroako Liburutegiarekin batera, MO. Behi euskaldun baten memoriak liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du, Iruñeko Nafarroako Liburutegian martxoaren 10etik maiatzaren 10era bitarte.
Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola eta institutu desberdinetatik hurbilduko dira, guztira 300 gazte. Euskaltegietako taldeak ere bertaratuko dira.
Nafarroako Liburutegiaren ordutegian erakusketa bisitatzeko aukera izanen da.
Liburua eskuragai duzue Xabier karrikako Karrikiri Euskal Dendan eta baita online dendan ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan:
Karrikiri: bulegoa@karrikiri.eus / liburuak@karrikiri.eus;
Telefonoa: 948 225 845 / 695 905 607
PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
Proposamen didaktiko honen helburua da MO. Behi euskaldun baten
memoriak liburuko ilustrazioetatik abiatuz bidaia bisual bat egitea. Finean, iraganera
begiratuz (askatasun-irrika, gerra, adiskidetasuna…) oraina hobe ulertzeko ariketa bat
da, erantzunak baino, galdera gehiago sortzea helburu duena.
ADINA: Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lantzeko, hausnarketa bideratzeko egokia.
IRAUPENA: ordubete inguru.
Urtetako lana eta laguntzari esker
Honaino iritsi gara lehenago aritu direnen lanari esker. Guregana hurbildu diren lagun, bazkide, erosle eta sustatzaileei esker. Bakoitzak bere modura lagundu du proiektua aurrera ateratzen, indartzen eta zabaltzen.
Eta orain bueltan gatoz gauza gehiago eskainiz. Iruñean euskaraz bizi daitekeela amesten dugun bizitza elikatzen, gogoz eta asmoz. Proiektu honekin Karrikiri bera indartuko dugula uste dugu, eta etorkizuneko fruituak emango duen artefaktoa indartzen joango dela.
Bakarrik ezin da, eta ez dugu nahi
Proiektu hau aurrera ateratzeko jende asko inplikatu da. Pamiela Argitaletxearekin izan dugun harreman estuari esker atera da aurrera, eta baita Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak izan duten inplikazioarekin ere.
Nafarroako Liburutegiaren laguntza eta bultzada ere eskertu nahi dugu. Dena ongi, erakusketa Nafarroan zehar eramango dugu, Nafarroako Liburutegi Publikoen sarea probestuz.
Gustura gaude elkarrekin lanean, eta konbentzituta gaude hori dela bidea.
Unitate didaktikoaren egileak: Oihane Zuberoa Garmendia, Mirentxu Oteiza.
Bisita gidaria: Juana Sanchez (Pamiela).
Antolatzaileak: Nafarroako Liburutegia, Pamiela eta Karrikiri.