MERKATARITZAN EUSKARAZ
Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean. Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Ezagutu nahi dituzu Iruñerriko saltoki eta zerbitzu euskaldunak?
Orain inoiz baino errazagoa da. Kontsultatu mapa, eta saltoki euskaldun guztiak aurkituko dituzu, negozio-motaren eta herriaren arabera sailkatuta.
La Asunción/Jasokundea, 2. Iruña. T. 948 17 67 26
Martin Azpilikueta, 10. Iruña. T. 948 11 36 24
Iratxe Monastegia 45, ezk. eskailera 13 ezk. Iruña. T. 948 17 01 51
Martin Azpilikueta, 22. Iruña. T. 948 25 48 23
Xabier, 11. Iruña. T. 722 34 29 86
Martin Azpilikueta, 10. Iruña. T. 948 25 41 46
Baiona etorbidea, 34. Iruña. T. 948 26 31 70
Pio XII, 9. Iruña. T. 948 26 48 22
Virgen de Ujué, 1 behea. Iruña. T. 948 17 13 32
San Alberto, 4. Iruña. T. 948 10 12 96