MERKATARITZAN EUSKARAZ
Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean. Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Ezagutu nahi dituzu Iruñerriko saltoki eta zerbitzu euskaldunak?
Orain inoiz baino errazagoa da. Kontsultatu mapa, eta saltoki euskaldun guztiak aurkituko dituzu, negozio-motaren eta herriaren arabera sailkatuta.
Xabier, b2 bis - Behea C. Iruña. T. 617 13 69 06
Labrit, 29. Iruña. T. 948 22 79 27
Estafeta, 47. Iruña. T. 948 22 30 46
Estafeta, 87. Iruña. T. 948 22 06 80
Xabier, 4. Iruña. T. 948 22 58 45
Labrit, 29. Iruña. T. 948 21 01 03
Xabier, 3. Iruña. T. 948 22 06 72
Estafeta, 42. Iruña. T. 948 22 98 62
Merced, 30. Iruña. T. 948 22 15 15
Erriberri, 22. Iruña. T. 650 57 06 03