Euskal Herrian mendizaletasunak erro sakonak garatu ditu. Oso ohikoa izan da mendira joatea, bakeaz eta lagunen presentziaz gozatzeko.

Askorentzako mendia zintzotasunaren sinonimoa izan da, baina beti horrela izan al da? Aingeru Epaltzak erakusten digu ezetz; askotan mendi giroan gure alde ezkutua, iluna azaltzen da, eta gizaki hutsak garela gogoarazten digu. Aingeru Epaltzak mendia mihise bezala erabili du zer motako pertsonak garen erakusteko.

Aitortu behar zaio, alde batetik mendizaletasunaren giroa biziki ongi ezagutzen duela eta, beste aldetik, idazle ofizioa goiti behera menperatzen duela. Historia guztiak trebeki harilkatuta daude, eta bukaerak oso ongi asmatuak. Liburu bikaina eta pasarte batzuetan dibertigarria ere.

Hemen eskuragai.