Herri guztiek behar dute lurralde edo, nahi baduzue, geografia bat, horretan eraikitzen baitute euren kosmobisioa eta identitatea. Euskal Herria aspalditik dago politikoki zatituta, Frantzia eta Espainia, Hegoalde eta Iparralde, Nafarroa eta Euskadi erkidegoa. Liburu honekin Eneko Bidegain saiatzen da, zatiketa horiek aztertzen eta lurraldearen batasunaren garrantzia azpimarratzen. Liburuak baditu atal asko, historikoak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak…

Baina ez da konformatzen datu huts eta hotzak ematearekin, proposamenak ere egiten baititu Euskal Herriak dituen mugak gainditzeko eman ditzakegun urratsen inguruan. Euskal Herriarekiko kezka duen orok liburu honetan aurkituko du bere zalantzak argitzeko tresna bat eta hausnarketarako bide bat.

Hemen eskuragai.