“Lurra, ur, haize” CD honek eskuzabaltasun handiko 17 abestiren bidez jada ezaguna egiten zaigun bidaia bat proposatzen digu, dantza eta erromantze zaharrak ezagutarazi eta egokituz eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuz.

Gonbidatu eta kolaboratzaileen zerrenda ere zabala bezain esanguratsu dator. Xabi Paya, Amets Arzallus edo Harkaitz Canoren testuek gaurkotasuna dakartela esan genezake aurreko lanekin alderatuaz, 13 urte pasatu dira ‘Lau Anaiak’, beraien azken diskoa argitaratu zenetik.

Ahotsetan, aukera paregabea: Alex Sardui (Gatibu), Petti, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin eta Amets Arzallus entzuteko aukera dugu. Instrumentalean: Fiachra MacGabhann eta Peter Maund, besteak beste.

Hemen eskuragai.