Euskal Herriko Elkarteak biltzen dituen Euskaltzaleon Topaguneak, joan den apirilaren 22an, Durangon, bere urteko batzarra egin zuen.
17 elkarte ezberdinetako 33 lagun elkartu ginen, Karrikiriko kideak han izan ginen, eta 2015eko Jarduera Txostena nahiz Balantzea eta Emaitza kontua onartu ziren. Horretaz gain, 2016 urteko jarduera eta aurrekontua ezagutu eta onartzeko aukera izan genuen.
Topaguneak 2016-2019 epealdirako plangitza estrategikoa aurkeztu zuen, jorratuko diren proiektu nagusiak azalduz. Elena Lakak presidente jarraituko du eta Jasone Mendizabalek zuzendari.
Batzar orokor honetan, Gasteizko Lazarraga Elkartea bazkide berria onartu da. Elkarte hau Gazteizko Kafe Antzokia bultzatzeko asmoarekin sortu zuten eta bazkide berri honekin 86 elkartek osatzen dute Euskaltzaleon Topagunea. Urtetik urtera gehiago gara.