Karrikadantza ekimena berrikuntzekin dator aurten. Lehenengo hitzordua urtarrilaren 17an izango da, eguerdiko 12.00etan Iruñeko Zentral Kafe Antzokian.  Orain arte, ekimenak atsedena hartzen zuen neguko hilabete hotzetan. Hemendik aurrera Zentral Kafe Antzokiaren epelean egingo dira urteko lehen hilabeteetako Karrikadantzak.
Karrikadantza arrakastatsu bihurtu den ekimena da. Merkaderes kalean hasi zen, behin hori txiki geratzean, San Nikolas Plazara mugitu zen. Han, jende askok dakien bezala zita hilabeteko hirugarren larunbatetan. Bi orduko dantza emanaldi horretan Iruñerrian dantzak ikasteko dauden eskoletan aritzen direnei ikasten dutena praktikara eramateko aukera ematen zaie. Halaber, dantzari, dantzazale eta musikariekin batera jauziak, jotak, pasodobleak, larrain dantza, zortzikoak, e.a. dantzatzeko aukera ematen da.

Orain eszenatoki honetan, elkartu, dantzatu eta ongi pasatzeko aitzakirik ez duzue izanen. Hori baita helburua!

Udaberriarekin batera, berriz ere San Nikolas Plazara itzuliko gara, arratsaldeko 18.30etako zitara.

Antolatzaileak: Karrikiri Elkartea, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra