Minutu bateko manifestua
Lingua Vasconum, Lingua Navarrorum, Lingua Vasca, Limba Vasca, Llengua Vasca, Lengua Vasca, Langue Basque, Basque Language, Baskische Sprahe, Baskische Täl, Baskitski Jazyk, Baskisk Sprog, Jelzik Baskiski, Bask Sprok, Baski Ezin, Bask Nielv, Vaskii Jazik, Basko Simi, Ibaskiki Glosa, Baskin Kieli, Baski Keeli, Baski Geld, Urrulimi Baski, Uzuelelu Vasko, Nkobe Vasco, Ludimi Bask, Bakeren Lezou, Aluga Baskia, Basuku Go, Pachike Yü, Bask Ki Ke, Leilali Bask, Euskera, Üskara, Euskerie, Euskara: Gure hizkuntza da.
Atxagaren “Minutu bateko manifestuan” munduan dauden milaka hizkuntzaren arteko bakan batzuk agertzen dira. Uda honetan, again, horietako baten doinua entzuteko aukera izango duzu. Gure gertuko gorabeheretan murgilduta, askotan ahaztu egiten dugu munduan milaka hizkuntza daudela iraupena kolokan dutenak, bakan batzuk gero eta hedatuago eta ahaltsuago dauden bitartean. Hurrengo milurtekoa, hizkuntzei eta kulturei dagokienez, anitza nahi dugulako, hizkuntzen arteko ekologia behin eta berriro defendituko dugu, beraiekiko errespetua eta jakin mina bultzatuz.
Hizkuntza komunitateren bat ongi ezagutu baduzu, oporretatik bueltan, hurbil zaitez Karrikirira, zure laguntzarekin, hemengo euskaldunei leku ezberdinetako hizkuntzen berri eman nahi diegu eta.
Dena den, urrutira joan ahal nahi ez dugunontzat uda Üskara edo Euskerie hobeki ezagutzen pasatzean ez da batere ideia txarra.
Batzuei eta besteei Karrikirik joku bat proposatu nahi dizue, oporrak jolasteko garaia baitira: Minutu bateko manifestuan agertzen diren hizkuntzak asmatzea. Gutxienez 10 asmatzen dituzuenen artean urrian testu bera daramaten 10 kamiseta zozketatuko ditugu. Denak asmatzen dituen lehenak 10.000 pta./ 400 libera euskal musikako Cdtan eskuratuko ditu; eperik gabe. Saiatzea merezi du, ezta?
(Erantzunak bulegora eraman edota postaz igorri zure datuak zehaztuta)