«Euskararen paparazziak» hemen dira
Berriz gara hemen merkataritzazerbitzuei aurre ematen. Gaurkoan«Euskara Merkataritzara» planekoudalek eta Karrikiri EuskaldunenTopaguneak martxan jarriko dutenlehiaketa dugu.«Euskararen Paparazziak»lehiaketan edozeinek parte hardezake. Eta zertan da hori? Bada,euskara, merkataritza etaargazkilaritza nahasten dituentxapelketa dugu. Parte-hartzaileekIruñerriko saltokietan ikusgai etaeuskaraz dauden errotuluei, karteleiedo han jarrita dituzten gauzeiargazkiak atera eta Whatsapp edoTelegram bidez bidali beharkodituzte. Nora? Zaude lasai, telefonoaemanen dizuegu.Parte hartzeko irrikitan zaude, ezta?Apuntatu telefonoa eta bidali itzazuateratako argazki guztiak zenbakihonetara: 692 730 246 maiatzaren12tik 25era.Originaltasuna, argazkiarenkalitatea eta merkataritza hobekienuztartzen dituen argazkiak irabazikodu.Sari ezin hobeak izanen dituzu,500 euroko txartela 2014ko irailetikazaroaren bukaerara Iruñerrikohainbat saltokitan gastatzeko. Eta,horretaz gain, 100 euroko bestehiru txartel zozketatuko dira. Eabada, atera argazki kamara eta eginzaitez «Euskararen Paparazzia».Eta argazki ikusgarriak ateratzeazgain, ez ahaztu EstablezimenduEuskaldunen Zerrenda osatzekozuen laguntza nahi dugula.Horregatik, establezimendu berribat ezagutzen baduzue gurekinkontaktatu bulegoa@karrikiri.orgemailean eta urtero berritzen dugunliburuxkan sartuko dugu Iruñerrikoeuskaldun guztiok ezagut dezagun.Egin zaitezte EuskararenPaparazziak!!Bestalde, maiatzaren 16an eta 17anIjitoak Euskal Herrian harremankulturalez hainbat hitzaldi etaekitaldi antolatu ditugu. Ekimenhauen barruan Ederlezi Pastoralaizanen dugu, beraz, anima zaitezteeta parte hartu gurekin. Informaziogehiago eskuratzeko, emaiozuebegirada gure euskal agendari;hilero banatzen dugun Karrikaaldizkari honetan eta baita gure webgunean ere bai (www.karrikiri.org).Eta asteburuari bukaera borobilaemateko maiatzaren 18an SortzenFesta ospatuko da Uharten etaKarrikiri elkarteko kideok bertanizanen gara gure dendamugikorrarekin. Bertan elkarikusiko dugu.Laster arte!!
Hedoi Etxarte
Katakrak izen esanguratsua Iruñekobihotzean sortutako gune eraldatzaileberria da, izan ere, bere atarian irakurtzenahal den moduan, «hau dena aldatu nahigenuke». Hedoi Etxarte idazle iruindar gazteabertako liburu saltzaile eta zerbitzaria da eta harkzabaldu dizkigu kultur oasi berri horren ateak.
Duela hilabete gutxi zabalduduzue Katakrak gunea Iruñekokale nagusian. Oraindikezagutzen ez duen jendearinola aurkeztuko zenioke?Hiru eremu daude eta jendeaktopo egiten du bertan: moduformalean, informalean,bileren formatuan edoekitaldietan.Iritsitakoan Kantina dago.Gosari anitzak eskaintzenditugu, bazkari goxoakasteartetik larunbatera, afariakostegunetik larunbatera. Egunguztian zehar kafetegi funtzioadauka: opilak daude, bertanegindako cookie eta bizkotxoak,infusioak, kafeak, garagardoak,edari alkoholdunak etapintxoak. Gertuko produktuakdira ahal den neurrian:Lakabekoak, Jauregiako esnea,Landaren eskuratutakoa, SantoDomingoko Azokan erosia.Sukaldaritza eta produktutradizionalak lantzen dira,bertakoak, Mediterraneokoak,anglosaxoiak eta AmeriketakoEstatu Batuetakoak,sukaldarien bulkada kulturalenisla.Bigarren solairuan etahirugarrenean liburu dendadago. Saiakera da nagusi bainanarratibak, antzerkigintzak,poesiak, komikiek eta liburuilustratuek garrantzinabarmena daukate.Azken solairuan erabileraanitzeko aretoa eta bulegoakdaude. Bertan, orain artebilerak egin dira, liburuaurkezpenak, hitzaldiak,bertsoak abestu dira,prentsaurrekoak egin dira,antzezlanak, kabaret bat eginzen, jardunaldiak.
Jende askoren partehartzearekin sortu da.Bai, ireki aurreko bihilabeteetan soilik 300 batlagunek auzolanean. Liburuhautaketan eta prozesatzenhamar bat lagunek. FrantziakoErrepublikako enkanteetarajoan eta altzariak jasotzen 30bat lagunek.Izenerako hamaikaproposamen izan ziren.Geureak eta gertuko jendeaskoren ekarpenak. Ez zenerraza izan, proiektuak izangozuen dimentsioarengatikbereziki. Azkenean, asanbladanerabaki genuen, geureerabakigunea da, 15 lagunekosatzen dugu, horietarik 12kegiten dugu beharraKatakraken egun.
Kultur eskaintza oparoa izan dahasieratik. Zeintzuk diraardatzak?Lan egiteko bi modu daudenagusiki: geuk antolatutakoziklo eta ekitaldiak eta bestebatzuek bertan antolatutakoak.Ateak ireki eta segituanegindako Memoriademokratikoaren zikloaMemoriaren Autobusarekinantolatu genuen eta Espetxeaeta zigorra Salhaketarekin.Tximiniak zikloa eta ateirekitzea ospatzeko KristonQuilombo Universala geurekasara antolatu genituen.Horrez gain, hilero bi irakurletalde dauzkagu: literaturariburuzkoa bata, ekonomiakritikoari buruzkoa bestea.Irakurketa ibilbideak ereargitaratu berri ditugu TheBalderekin elkarlanean.Genero literario ezberdinetakolanen bidez historiakoprozesuak edo gaiak jorratuditugu.Kultura klabe askatzaileaninteresatzen zaigu. Zentzupartidista batean ulertua, edosubjektibotasun eta gogoetaeraldatzaileak proposatzendituen zentzuan. KoldoIzagirreren Parisen bizi naizerrezitaldia, Joseba Tapia etaLuis Fernandezen Tximelakapitainaren kontzertua edotaMaialen Lujanbiok eskainizuen Badakiela uste duenakezin du jakin gehiagomintzaldia.
Ekimen horien baitan euskarakere toki berezia du, bai etaegoitzaren hizkuntza paisaianere.Ekitaldietako hizkuntzakantolatzaileen hautuarekinizaten du zerikusia edotaaretoareneskatzailearenproposamenarekin. Zentzuhorretan egia da euskarazekitaldi saldoa egin dela orainarte, lehen aipatutako ekitaldierregularretan edo behin egitendiren horietan. Egoera idealahizkuntza tresna soil gisaerabiltzean datza. KoldoIzagirrek «Incursiones enterritorio enemigo» liburuanesan bezala geuk ez dugu«euskaraz hitz egiten», «hitzegiten» dugu. Irakurle taldeanhitz egin dugu aurtenbortizkeriaz, iraultzaz,Xolokhoven ipuinez,Johnsonen nobelaz, Plathenpoemez eta hauskortasunaz,Arendti buruz eta pertsonaiagrisei buruz. Ekonomiakritikoaren taldeak erronkalinguistikoa dauka, gai asko ezditugu geure hizkuntzanjorratzen egunerokoan.Eraldaketarako, euskaraz ereizango denerako ezinbestekoakdiren hitzak jakin behar dira:erregulazio espedientea,artatzea, zaintza lana, doitzeplana, egitura, jatorrizkometaketa, hirigintza,desjabetzea, sorgin ehiza,merkatu hobia, elkarriemandako sostengua,desjabetzearen bidezkometaketa. Baliabide ekonomikoeta militar handiagoakdauzkaten hizkuntzakomunitateek beste bidebatzuk dauzkate hitzokhedatzeko; 80ko eta 90ekohamarkadan rockak izan zuenfuntzio hori euskararekin.Gaur egun irakurle taldeak dirafokuetako bat, internet da bestebat.
Datozen hilabeteetarako zerduzue esku artean?Jesús Eguiguren, PatxiZabaleta, Santiago Alba Ricoedota Silvia Federici etorrikodira (ekitaldiok gaztelaniazizanen dira).Maiatz amaieran Bake zibilaeta beste zazpi gerra ipuiniburuz jardungo dugu irakurletaldean (Arturo Ambrogi,Pedro Rivera, Sergio Ramirez,Ngugi wa Thiong’o, ChinuaAchebe, Alex La Guma, BuiHien, Nguyen Sang en ipuinak,Susa 1989an argitaratuak).Ekonomia kritikoaren taldeanDavid Harveyren Metaketakapitalistaren geografia: teoriamarxistaren berreraikuntzatestua izango dugu mintzagai.Ian McEwan en Hoben -ordainari buruz jardungodugu, Igelak argiratu zuenlana. Lou Topet taldezarauztarrak joko dumaiatzean, ekainean XabiStrubell eta Itxaro Bordaetorriko dira ziurrenik.
Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia
«Lan mundua euskalduntzeak normalizazio-prozesuan aurrerapausoak ematea ahalbidetuko du»
Edozein hizkuntzaren normalizazioprozesuakbi ardatz nagusi ditu;batetik, norbanakoak euskalduntzeaeta, bestetik, espazioak euskalduntzea.Biak ala biak ezinbestekoak dirahizkuntza horretan normaltasunezbizi ahal izateko. Gurean, beraz, ezinpentsa dezakegu norbanakoakeuskaldunduz bakar-bakarrik herrihau euskaraz bizi ahal izango denik.Herritar euskaldunak behar ditugu,euskararen ezagutzarenunibertsalizazioa erdietsi behar dugu,baina herritar horiek guztiekerabiltzeko aukerak beharko dituzte,eta beraz espazio euskaldunakbeharko dira.Gure bizitzaren parte handi bat laneanematen dugu eta beste parte handi batbeste inoren lanaz baliatzen. Hortaz,garrantzi handia du alorsozioekonomikoak betetzen dituenmilaka espazioetan euskarari lekuaegiteak. Eragile sozioekonomikoakhizkuntza-normalizaziorako agentebihurtu behar dira eta horretarakobitartekoak eskaini beharko zaizkie.Normalizazioaren bidean, euskarazbizi ahal izango den gizartean dugulehenengo geltokia. Horretarako,ordea, baldintza sozial, ekonomiko,politiko eta juridiko egokiak izanbeharko ditugu. Esaterako, euskarazbizitzeko hautua norbanakoen arteanbiziki indartuz gero, entitateekeuskalduntze-prozesuak abiatzekobeharrezko presio soziala indartukodugu.Finean, asko dira euskararialdekotasuna agertzen dietenenpresak, eragileak eta abarrekoak,baina hori ez da nahikoa; izan ere,euskararen normalizazioaren bideanbeharrezko da urrats erabakigarriakematea. Kontseiluaren ustez, urratshoriek ematen hasteko unea iritsi da.Urte asko daramagu ildo honetan lanegiten eta aurrerapausoak emanbadira ere (adibidez, gero eta gehiagodora normalizazio planak dituztenenpresak), oraindik bide luzea duguegiteko eta hau, berandu baino lehenegin behar da. Izan ere, hizkuntzennormalizazio prozesuetan, aurrera ezegitea, atzera egitea da.Uste dugu, gainera, une honetan etaarlo honetan ematen diren baldintzenondorioz, hau egingarria izandaitekeela. Gero eta jende gehiagokadierazten du euskaraz bizitzekonahia; ikusi ahal izan dugu bizi duguntestuinguru ekonomikoa zailaizanagatik ere, ildo honetankonpromisoa hartuta duten eragilesozioekonomikoek ez dutela atzeraegin. Izan ere, gero eta enpresagehiago ohartu da, bezeroeuskaldunengana heltzeko,erantzukizun sozialez jokatzeko,beren langileak motibatzeko etainguruneari balio erantsiaeskaintzeko, euskaraz lan egitekourratsak emateak beren negozioakaberasten dituela. Are gehiago, askoohartu dira produktu eta zerbitzuakeuskaraz eskaintzeak beren negozioaukerakhanditu egiten dituela. Izanere, bezeroarengandik hurbil jartzenditu euskarak, eta horrenbestez,bezeroak fidelizatzeko nahiz berriaklortzeko tresna izan daiteke.Langileen ikuspegitik ere, lan-jardunaeguneroko bizitzaren jardueranagusienetako bat izanez, euskarazbizi nahi duten herritarrentzatezinbesteko urratsa da euskaraz lanegin ahal izatea. Horrela, hauenasebetetzea areagotzearekin batera,langileen arteko kohesioa handituegiten da eta harreman egokiagoakizaten lagundu dezake.Baina, ez dugu ahaztu beharnormalizazio-prozesua konpartituadela eta, ondorioz, eremusozioekonomikoko eragile guztiekpauso bat harago egin behar duteeuskaraz bizitzeko nahia (etaeskubidea) bermatuko bazaigu.