Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SORTALDEKOAK

2022/03/20 • 12:30 - 17:00

Doan

Liburuaren aurkezpenean parte hartzaileak izango dira:

Hedoi Etxarte
Broken Brothers Brass Band
Xabier Erkizia

Liburuaz:
2021eko udazkenean Hedoi Etxartek Sortaldekoak (Susa) poema liburua argitaratu
zuen. 64 poemek osatzen duten liburuan memoria pertsonala, eguneroko bizitza,
iragan intimoa eta genealogia familiarra lantzen dira.
Liburuarekin batera Zerua eta sua, Usozaleak, Audi A4 zuria eta Merced karrikatik
gatoz ikus-entzunezkoak landu ditu bi dozena lagunekin, besteak beste Ion
Celestino, Moisés Berdonces, Xabier Erkizia, Arriguri kolektiboa, Amaia Espinosa
eta Xabier Apesteguirekin.
Lan hori abiapuntu hartuta osatu dute zortzi lagun oholtzara dakartzan ikuskizuna.

Idazleaz:
Hedoi Etxarte Moreno (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1986ko apirilaren 28a – )
euskal idazlea eta biolin-jotzailea da.
Aitor Etxarte pedagogoaren semea da. Biolinean lizentziaduna da Nafarroako Goi
Mailako Musika Kontserbatorioan eta Itzulpengintza eta Interpretazioan Euskal
Herriko Unibertsitatean.
Iruñeko Katakrak liburu dendako kidea da eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea,
Berria egunkarian Larrepetit atalean idazten du artikulua larunbatetan.
Bi poema liburu plazaratu zituen Susa argitaletxearekin, 2008an Suzko lilia eta
2012an Sinplistak. Bestalde, Alain M. Urrutiarekin Ihes ederra nobela grafikoa egin
zuen Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanok katalanez (La bella fugida, Hedoi
Etxarteren itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) eta espainolez
(La bella huida, Carme Oliverasen itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa,
Alberdania) ere argitaratu ziren. 2014an Wagner auziaz saiakera filosofikoa
argitaratu zuen Richard Wagner musikagileari buruz; Robert Wangermee, Catherine
Clement, Slavoj Zizek eta Alain Badiou pentsalariek idatzitako testuak euskaratu eta
berak idatzitako Iraultza artistiko-politiko baten kasua hitzaurrearekin.

Xehetasunak

Data:
2022/03/20
Ordua:
12:30 - 17:00
Prezioa:
Doan

Antolatzailea

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartea
Phone
+34948225845
Email
bulegoa@karrikiri.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Kondestableko patioan