Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Ogia eta zirkua” eta “Begiak zabalduko zaizkizue – Literaturari buruzko elkarrizketa bat” liburuen aurkezpena

2022/01/1 • 19:30

Doan

Solastuko dira:

Irati Jimenez liburuen egilea

Mikel Soto aurkezlea

Liburuetaz:

  • Ogia eta zirkua Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazenabentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohikohonetan literaturaren lurraldeetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoenezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intrigazko nobelabaten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikideanmugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria.Ogia etazirkua honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jimenezek,bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskalliteraturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburuhorretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa.
  • Begiak zabalduko zaizkizue – Literaturari buruzko elkarrizketa bat Saiakerak behar omen lukeenhoztasunaren kontra, bero bezain sutsu ekin dio autoreak euskal letren ajeak identifikatzeari etahaientzako soluzioak proposatzeari, eta berotasun horri esker orriak irentsiz darama irakurlea.Debatea piztu nahi duen liburua eta zalantzarik gabe zeresana emango duena.

Idazleaz: Irati Jimenez Uriarte. Bermeo, 1977. Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, InformazioZientzien Fakultatean (EHU), Leioan (Bizkaia). Irakaskuntz Gaitasunerako Agiria eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak. Erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde elgallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k Euskal Telebistarentzat egina. Euskadi Irratian kazetari aritu da urteetan, informazio-zerbitzuetan, gehien bat. Eroski Consumerwebgunearen eta papereko aldizkariaren euskara edukien arduraduna da eta Interneterako zeinkomunikazio aholkulari jarduten du Mondragon Korporazioarentzat. Nabarra aldizkariaren azkenzuzendaria izan da. Igartza Sariaren akzesita lortu zuen Nora ez dakizun hori (Elkar) lanarekin eta Beterriko Liburua Sariaere bai. Aurretiaz, Augustin Zubikarai nobela laburren saria lortu zuen Bat, bi, Manchester (Elkar)eleberriari esker. Lehen lana Txalapartarekin argitaratu zuen: Malcolm X, Duintasunaren Kolorea,afroamerikarren eskubideen aldeko borrokolariaren biografia bat. Azken lanak ere Txalapartarekin eginditu: Atsekabe zaitut narrazio ilustratua, Telezailak liburuan saiakera laburra eta Orgasmus bildumarakoipuin erotikoa.   Online dendan: https://denda.karrikiri.eus/saiakera/ogia-eta-zirkua.html

Antolatzaileak

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartea
Deabruaren eskola
Iruñeko Udala

Egoitza

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea
Xabier karrika, 4
Iruña, Nafarroa 31001
+ Google Map
Phone
948225845
View Egoitza Website