Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Nafar Haziak dokumentalaren estreinaldia.

2023/10/19 • 8:00 - 2023/10/20 • 17:00

Doan

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ekoitzi eta Argentinan filmatutako filma,
Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta Argentinako Nafar
Etxeen laguntzarekin urriaren 19 eta 20an estreinatuko da.

Bidaia bat. Dantzari talde oso bat. Fanfarrea. Argentinako lau Nafar Etxe. Kultura, musika
eta dantza ugari. Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara
egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen
eta kultura-truke honen bidez sortzen diren lotura eta harreman bereziak erakutsi nahi ditu.

SINOPSI LABURRA
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura
zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara
egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak
eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak
sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen
dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa
da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental
honek galdera honi erantzuna bilatuko dio.

ORTZADAR EUSKAL FOLKLORE ELKARTEA
Iruñean 1974an sortutako kultura-elkartea da, eta euskal folklorea eta kultura tradizionala
aztertzea, ikertzea eta zabaltzea du helburu.

Urteetan zehar, Ortzadar askotan joan da Argentinara, Nafarroako Gobernuaren eskutik,
Nafarroako kultura sustatzeko hainbat ikastaro, hitzaldi eta jarduera egiten, batez ere
Rosario, Mendoza, Bolivar, Buenos Aires eta Mar de Platako zentroetan (azken hau gaur
egun desagertuta dago). Mota horretako azken bidaia 2018ko otsailean egin zen. Orduan, 4
dantzari eta Ortzadarren musikari bat Rosariora joan ziren urte horretako Nafarroako dantza
eta musika ikastaroa egitera, eta Argentinako Nafar Etxeetako kideekin egon ziren.
2018ko otsaileko topaketaren ondorioz, taldeko zenbait kidek 5 hilabeteko bidaia bat egin
zuten Argentina osoan, 2018ko amaieratik 2019ko hasierara, Nafarroako eta Euskal
Etxeekin lankidetza estuan, eskolak eta hitzaldiak emanez eta horien hainbat jardueratan
parte hartuz. Azken bidaia horretan sortu zen Argentinara dantzari-talde oso batekin
bidaiatzeko ideia, fanfarrearekin batera; orain arte ez da halakorik egin.

URRIAREN 19 ETA 20AN, GOLEM BAIONA ZINEMETAN
Film dokumentala Golem Baiona zinemetan bi emanalditan estreinatuko da. Lehenengoa
urriaren 19an (osteguna) izango da, 20:00etan, euskarazko bertsioan. Bigarrena, urriaren
20an (ostirala), 20:00etan, gaztelaniazko bertsioan. Bi saioetarako sarrera doakoa izango
da, baina beharrezkoa da gonbidapenak aldez aurretik eskuratzea. Gonbidapenak Golem
Baiona zinemetan egongo dira eskuragarri urriaren16tik (astelehena) edukiera osatu arte.
Bi saioetan filmaren talde sortzailearen parte bat egongo da, hala nola Izaskun Barber eta
Rut Etxarte zuzendariak, baita Ortzadarreko kideak eta proiektuaren koordinatzaileak diren
Nora Urtasun eta Ander Zudaire eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere.

ARGAZKI ERAKUSKETA
Proiektua, gainera, Arkaitz Zudaire Lopezek Argentinako bidaia berdinean egindako
argazki-erakusketa batez osatzen da. Argazki horiekin, gainera, laster inprimatuko den
fotoliburu bat prestatzen ari dira.
Argazkiak Golem Baiona zinema-aretoen atondoan egongo dira ikusgai bi egunetan.

Xehetasunak

Hasiera:
2023/10/19 • 8:00
Amiera:
2023/10/20 • 17:00
Prezioa:
Doan
Webgunea:
https://www.youtube.com/watch?v=kFlSt8NvEp8

Egoitza

Golem Baiona zinemak