Artistaz:
Kepa Errasti Gorroño (Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a) euskal aktorea eta
gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.
Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago Donostian
Antzerkia ikasi zuen eta laster hasi zen Goenkalen.
2015ean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin Mami Lebrun obra
aurrera ateratzeko, non aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2016an estreinatu
zuten Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak aktore eta Getari
Etxegarai zuzendari zirela.
Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi
antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018ko maiatzaren 4an estreinatua)
eta Erlauntza (Vaivén Producciones, 2018). Aipatutako kasu guztietan, barne
bultzada edo emozio pertsonal batetik abiatuta, kezka eta esanahi kolektiboak
biltzen dituen istorio bat planteatzen du Kepak bere lanetan, transexualitatea,
genero-ikuspegia, amatasuna, edota heriotza eta belaunaldien arteko transmisioa
izanda abiagunea; pertsonala kolektiboa ere badela frogatuz berriro ere. Eta
kolektiboa pertsonala ere bai.
Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri
laburmetraia, kasu.