Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

HITZEN mintegia

2023/10/25 • 8:00 - 2023/11/25 • 17:00

Izen-ematea (doakoa):
010 telefonoan.
Urriaren 6tik aurrera.

 

HITZEN MINTEGIAren xede nagusia da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzea. Baita idazleek elkar ezagutu eta prozesu eta dinamiken jabe egitea ere.
Parte hartu nahi dutenek izena aldez aurretik eman behar dute. Ez da nahitaezkoa hiru saioetarako izena ematea, tailer bakar batean, bitan edo hiruetan parte har daiteke.
KONDESTABLE JAUREGIA
Larunbatetan, 10:00-13:30
16 urtetik gorako euskaldunei zuzendua
URRIAK 28: Literatur testuak lantzeko baliabideak

Testuak lantzeko eta hobetzeko baliabideak eskuratzea izango da ikastaroaren helburu nagusia. Nerea Loiolak gidatua. (Deba, 1985). Ingeniaritza Mekanikoa, matematikako irakaslea eta idazlea.

AZAROAK 11: Idazketa irakurketatik abiatuta Lantegiaren asmoa irakurtzearen plazeretik, gogoko testuak hartu, eta nork bere testuak idazteko gogoa bideratzea izango da. Patxi Zubizarretak gidatua. Ordizia du jaioterri eta Gasteiz sorleku. Idazle saritua eta itzultzailea.

AZAROAK 25: Poesia eta sormena lantzen Poesiara hurbiltzeko eta hari beldurra galtzeko ikastaroa. Poesiaren gakoak eta barne korapiloak lantzen. Aritz Gorrotxategik gidatua. Zuzenbidean lizentziaduna da, baina idazketa du lanbide. Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile lanetan dihardu.

Xehetasunak

Hasiera:
2023/10/25 • 8:00
Amiera:
2023/11/25 • 17:00

Egoitza

Kondestable jauregia