Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ELURRAELURRARENGAINEAN liburuaren aurkezpena

2022/03/21 • 19:30

Doan
Elurra elurraren gainean

Liburuaren aurkezpenean eta errezitaldian parte hartzaileak izango dira:

Castillo Suarez eta Fernando Rey

Liburuaz:

14 poemez osatutako liburua ilustratua da. Poemak garai ezberdinetan egindakoak dira, eta guztiek ere badute ezaugarri komun bat: enkarguz egindako olerkiak dira, norbaiten omenez edo ekitaldi publikoren batean irakurtzeko egindakoak. Edizioa luxuzkoa da, azal gogorrekoa; eta gainera, poema guztiak ilustratu dituzte Txakur Gorria kolektibokoek. Euskarazko testua nagusi bada ere, edizioa elebiduna da, poema guztien itzulpena Fernando Reyk egin baitu. Bereziak dira poemak pertsona esanguratsuei eskainiak diren aldetik, edo Euskal Herrian sinbologia handiko ekitaldietan plazaratuak izan direlako. Testu xumeak baina, aldi berean, iradokitzaile bezain sakonak. “Ohi bezalako begiratu erne eta sakonarekin marraztu ditu pertsona batzuen bizitza eta balioak, erakunde batzuen fruitua eta lana, haiek denek, elurrak bezala, arrasto ezin ezabatuzkoa uzten baitigute emeki-emeki gure ibilaldian pausatzen direnean, gure existentzia markatzen dutenean.” (Fernado Rey)

Idazleaz:

Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1976ko ekainaren 11) euskal idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zituen Euskal Filologiako lizentzia ikasketak. Sakanako Mankomunitatean euskara-teknikari ari da lanean 2003tik aurrera. Zenbait komunikabidetan kolaboratzaile aritu izan da, esaterako Argia aldizkarian eta Berria egunkarian. Beste literatura arloen artean, olerkigintzan dihardu, eta 2010ean Ebelina Mandarina obrarekin Zarautzeko Udalak antolatutako XXVIII Lizardi Saria irabazi zuen. Helduentzako narrazio laburretan ere aritu izan da, eta, adibidez, 2014an Peru Abarka album ilustratuaren lehiaketaren irabazlea izan zen, Zerua berun lanari esker. Literaturan aritzeaz gain, hizkuntzalaritzan aritua da eta 2016an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2017. urtean, Azkue Fundazioak antolatutako ‘Blogetan!’ lehiaketan, Castillo Suarezen ‘Iparraldeko neska’ bloga saritu zuten Kultura kategorian.

Xehetasunak

Data:
2022/03/21
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan

Antolatzailea

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartea
Phone
+34948225845
E-posta
bulegoa@karrikiri.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea
Xabier karrika, 4
Iruña, Nafarroa 31001
+ Google Map
Phone
948225845
View Egoitza Website