Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

ASTINDU! TOPAKETAK Ameslariendako ikastaroa

martxoak 22 • 8:00 - apirilak 19 • 17:00

Zer?
Euskararen biziberritzean dabiltzan eragile euskaldunak ekarpen teorikoz sendotzeko ikastaroa

Nola?
Hitzaldi sakon baina pizgarriak, gai teorikoetan patxadaz janzteko eta bakoitzaren beharrei norabidea
aurkitzen laguntzeko, galdera-erantzun tarte zabalekin
Azpimarra teknikoak, soziolinguistikatik, adituen hitzaldietan zein parte-hartzaileen korapiloetan
oinarrituta, modu parte-hartzailean diskurtso eraginkorrak eraikitzeko

Noiz eta non?
Martxoaren 22an, 29an, apirilaren 5ean eta 12an 9:00etatik 13:00etara
Eusko Kultur Fundazioan (Iruñean)

Saioak

1. Nondik gatoz?
Txepetx, Fishman: iraultza soziolinguistikoetatik, gaur egungo
komunitate estrategia eta jauzi politikoetara
Jon Sarasua (HUHEZI, Euskaltzaindia)
[soziolinguistika oinarriak berrikusi: hizkuntza komunitatea,
hizkuntza minoritarioa vs minorizatua, hizkuntza funtzioak,
diglosia, arnasguneak]

3. Nola gaude? (II)
Dantza eta euskararen zirikorda: burujabetasuna eta
ahalduntzea
Aritz Ibañez (Duguna)
[auto-eraketa eta auto-finantzaketa, hizkuntza komunitatearen
mundu ikuskera, tradizioa vs herri kultura, belaunaldi berriak
eta transgresioa]

2. Nola gaude? (I)
Hizkuntza transmisiotik sozializaziora: paradigma eta arau
soziolinguistiko berrien bila
Jone Miren Hernandez (EHU)
[hizkuntza-sozializazioan trebatu: publiko segmentazioen
dinamikak, segmentu bakoitzaren aktibazio eta behar
posibleak]

4. Nora goaz?
Astintzen gaituzten ametsak: euskaldunon komunitatearen
etorkizuneko kontakizunak eta ekintzak
Rosa Ramos (Uharri)
[euskararen biziberritzearen kontakizuna eguneratu etorkizun
ikuspegitik, eta komunikazio disimetrikoan trebatuta]

Xehetasunak

Hasiera:
martxoak 22 • 8:00
Amiera:
apirilak 19 • 17:00
Webgunea:
https://www.karrikiri.eus/astindu-topaketak-ameslariendako-ikastaroa/

Egoitza

Eusko Kultur Fundazioa