Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Agur, maitea, ikusi arte prentsaurrera

2022/01/20 • 11:00

Doan
Parte-hartzaileak: Massimo Carlotto idazlea
Koldo Biguri itzultzailea
Garazi Arrula Ruiz editorea

 

Massimo Carlotto idazlea gurekin izanen da!

Sinopsia
Zenbait urtez Hego Amerikan erbestean igaro eta gero, Giorgio Pellegrini ezker muturreko militante ohia Italiara itzultzen da. Espetxea saihestu eta sorlekuan geratu ahal izateko, garai batean kamarada zituen haiek saldu, eta bere iragan politikoa ezabatzeko ahaleginak eta bi egiten ditu. Goi gizarteko irabazleen artean eroso bizi nahian, ez du erreparorik izango bere helburua lortzeko bidean jartzen zaizkion iraganeko eta egungo trabak gainditzeko.
Eleberri beltz honetan Massimo Carlottok ustelkeriaren gizartea agerian uzten du barne bakarrizketa bizi eta ekintzaz betean. Gizartean gora egiteko amarru eta azpijoko sortaren bitartez, Italia garaikidearen kritika sozial gogorra egiten du, bortizkeria eta saldukeria eguneroko ogiarekin nahasian.

Egilea

Massimo Carlotto

1956 Padua (Italia)

Italiar idazle, kazetari, antzerkigile eta gidoilaria da. Lotta Continua (LC) antolakunde komunistako militantea izan zen 1970eko hamarkadan. Hemeretzi urte baizik ez zituela emakume gazte baten hilketa egotzi zioten, eta urtebete eman zuen espetxean epaiketaren zain. Italiako berunezko urteak ziren (anni di piombo), eta haren kontrako jazarpen politikoa gertatzen ari zela salatzen hasi zen. Auzi luze eta korapilatsu baten ondoren, 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta, epaia irmo bihurtu baino lehenago, Frantziara ihes egin eta Latinoamerikara erbesteratu behar izan zuen. Garai hartako bizipenak Il fuggiasco (Iheslaria) eleberri autobiografikoan jaso zituen, zeinarekin gerora film bat egin baitzen. 1993an, Oscar Luigi Scalfaro presidenteak indultua eman zion Carlottori, eta 2004an, berriz, errehabilitazioa lortu eta bere eskubide zibil eta politiko guztiak berreskuratu ahal izan zituen. Nobela beltzen egilerik ospetsuenetako bat da gaur egun, hizkuntza askotara itzulia. Hainbat sari irabazi ditu literatura beltzaren alorrean, bai Italian, bai Frantzian, bai eta AEBn ere. Gainera, hamar antzerki-lan, zinemarako gidoiak eta irratirako kolaborazioak egin ditu.

 

(H)Ilbeltza bildumaren laugarren alea,
Koldo Biguri itzultzaileak euskaratua

Xehetasunak

Data:
2022/01/20
Ordua:
11:00
Prezioa:
Doan

Egoitza

Karrikiri