Zer da liburu hau? Nobela? Narrazio liburua? Ipuin bilduma? Ideiarik ez, denetatik bait dauka. Esan dezagun literatura dela, literatura ona eta kalitate handikoa. Unai Elorriaga idazle gisa asko hazi da eta liburu hau idazten anitz gozatu duela nabaritzen zaio.

Zerbait azpimarratzekotan, nik humorea aipatuko nuke. Alde guztietatik isurtzen den humoreak bidea emango digu hausnartzeko, humorea eta seriotasuna lotzen duen lana ez da makala, eta Unaik erronka gainditu du nota onean.

Bere ohiko gaiak (obsesioak?) aurkituko ditugu istorioan zehar: adineko pertsonak, belarra, hilea… Istorioa Europako hainbat estatuetan gertatzen da eta horrek, une batzuetan, bidaia literarioa egiteko aukera eskeintzen digu ere.

Hemen eskuragai.