1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemuga dugun honetan Sanfermines 78 Gogoan! ekimenarengandik hurbil dauden egile eta talde batzuek sorturiko lana da “Inpunitateari Stop” lana.

Asmo horri jarraikiz, zenbait talde eta bakarlari batu egin dira, eta euren musika eta testuekin, 1978ko uztaileko gertaeretatik berrogei urteko ibilbide luze honetan sentitu zena, sentitu dena eta orain gure baitan sentitzen ari garena irudikatu dute.

Bidenabar, eta hori da lan honen helburuetako bat, zenbait belaunaldi elkarrekin lotuko dituzte: orduko musika-munduko artistak oraingo musika artista gazteekin batera. Eta, orobat, German Rodriguezen figura eta 1978ko sanferminetako gertaeren berri emanen zaie belaunaldi berriei: zer eta nola gertatu zen eta gure hiriarendako zer ekarri zuen –eta ondoren zer ekarri duen-. Lan honetan parte hartzen duten artisten artean Fermin Balencia, El Drogas, Leihotikan, Los del Rayo, Altxatu, Balerdi Balerdi, La Chula Potra, Iruña Soviet Band, Sofokaos, Streetwise daude.

Hemen eskuragai.