Nobela hau definitzerakoan irudi bat datorkit burura, kotxe elektrikoarena. Ez du zaratarik sortzen baina erritmoa mantenduz kontakizunetik kontakizunera eramaten nau historia bat osatuz. Atxagak bere burmuinean gordetako irudi, oroitzapen eta paisaiak berreskuratuz, modu independientez irakurri ahal diren sei historia idatzi ditu.

Hala ere, aldi berean, sei historioek sekulako lotura poetikoa jarraitzen dute. Etxea, kanala, El Pardoko kuartela, okindegia, Baionako barnetegia, ospitalea… leku desberdinak, eta pertsonai andana bat, prosa poetiko bat sortzeko.

Liburu hau errez irakurri eta disfrutatzeko modukoa da, baina bere baitan pentsamendu sakona akuilatzen da. Ea ez den Atxagak idazten duen azken
nobela!

Hemen eskuragarri.