Bilbotarraren hirugarren lana da “Percebe dana edo ezebez”. Rap, Pop eta Reggae melodiak gusto handiz nahastu ditu bere lan berrian. Bat batekotasunean arin eta abilezia handiz mugitzen den emakumea da. Agertokietan losagabe eta inungo erreparorik gabe aritzen da, baita telebistan ere. Gure kaxa izeneko saioan pertsonaia ezaguna da jada ikusleen artean.
Kantu zirikatzaileak eta zenbaitetan gordinak ere suertatzen dira. Ahots leunak oreka mantentzen laguntzen du diska osoan zehar. Euskal Herriko Hip-Hop giroa aberastera datorren lana da Aneguriak plazaratutakoa.
Baga Biga argitaletxeak karrikaratutako. Azalaren diseinua ere bitxia da, “American Beauty” filmea gogora ekarri digu argazki bereziak. Percebe, dana edo ezebez. Kantaria, rap zalea, elektronikaren alde poperoaren aldekoa, reggae eta melodia, MCa, publikoa erakartzen dakiena, abegitsua, bizitza plazerrarekin bizi nahi duena, lotsagabetasunaz mugitzen dakiena, sexuaren gainean argi hitz egiten duena. Hori bada Aneguria, horixe bera da aurkituko duzuna “Percebe, dana edo ezebez” diskoan.
Oharra: Aneguriaren bat-batekotasuna aprobetxatuz, agian zerbait kontatuko digu kantatuz.
Hemen eskuragai.