“Beste belaze batzuen gozoan” ibili dira azken boladan Eskean kristo taldekoak. Disko luzea osatu dute, disko luzeak egitea modan ez dagoen garaian.
Abestiak ere luzeak dira, eta jatorrian are luzeagoak egin omen zituzten taldekideen esanetan. Ekoizleen gomendioei kasurik egin gabe aurrera jarraitzea erabaki zuten.
Hamar kantu osatzeak aukerak ugaritzea errazten du, eta aberastasun eta aniztasun aldetik jolasteko tarte handia izan dute. Lehen aldiz sartu dituzte pop eta psikodelia doinuak, bossa nova tankera hartzen duen abesti bat ere bada bilduma berrian: “Gogó” kantua, xamurtasun handiz abestu du Francisek, Doctor Deseo taldeko abeslariak.
Rockero puristak izateari utzi eta koloreen paleta zabaltzea erabaki dute Eskean Kristo taldekoek, eta azken lan honek tinko eutsi dio norabide berriari.
Rockaren esentziari uko egin gabe beste belazeetan goxo sumatu ditugu bizkaitarrak.