Xedea euskal dantzekiko zaletasuna piztu eta karrikara eramatea izanen da eta, betiko moduan, dantza gustuko duten lagun guztiei zuzenduta dago. Beraz, lasai, dantzari profesionala ez bazara ere, hurbildu eta denok elkarrekin euskal dantzak hobeto ikasi eta gozatzeko aukera izanen dugu.
Gogoratu bada hitzordua 18:30ean izanen dela Iruñeko San Nicolas karrikan eta eguraldi kaxkarra eginez gero, ordu beretsuan Mañuetako frontoian. Karrikadantza kamisetak ere salgai izanen ditugu.
Larunbata arte!!!