Bat aldizkaria ohi bezala mamitsu badator ere, ezinbestekoa da euskaltzaletasunean murgildurik dagoen pertsona ororentzat.

Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra bitarte Euskal Herri osoan ariketa linguistiko bat eginen da, dagoeneko “Euskaraldia” izenarekin ezagutzen duguna.

Norbanako zein talde mailako konpromisoa hartuko dugu 11 egun hauetan euskaraz bizitzeko, lehen hitza beti euskaraz izanen da. Bat aldizkariaren orrialdeetan aktibazioa lortzeko diskurtsoak, hausnarketak, egindako esperientzien datuak eta ondorioak aurkituko dugu.

Esan dugu mamitsu datorrela baina honekin ez dugu esan nahi adituentzako aldizkaria denik, oso modu didaktiko eta errazean idatzita daude artikuluak, hitz gutxitan, erreminta hagitz baliagarria “Euskaraldia” sustatzeko.