ALBISTE GUZTIAK

Liburuaren Arbola erakusketa ibiltaria aurkeztu genuen atzo Iruñeko Hizkuntza Ofizialean.

Euskararen Etxeko kide eta Azkue Fundazioko arduradun Iurdana Acasuso Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean izan da gaur, Liburuaren Arbola erakusketa ibiltaria aurkezten. Aurkezpenean parte hartu dute, halaber, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kideek eta Karrikiri...

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren eta hari lotutako CDaren aurkezpena izan zen aurreko ostiralean Koldo Azkonaren eskutik, Danserie Ensemble musika taldearen partaidetzarekin.

Saio horretan, Bernart Etxeparen obra esanguratsu hau ikusteko aukera izan genuen Zaldiko Elkartean, musikaren eta literaturaren arteko uztarketa berezi baten bidez.   Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

Atzo PLEIBAK saioan, literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatu genuen.

Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatu ziren : testuetan oinarritutako gaiak landuz batzuetan, eta aktualitateko gaiei buruz hausnartuz besteetan. Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi...

📚 Hasier Larretxea eta Anjel Lertxundi idazleek beren azken lanak aurkeztu zituzten larunbatean elkarlanean: Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da eta Berbelitzen hiztegia.

Iruñeko Kondestable Jauregian, goizeko 11:00etan izan zen Santi Leoneren gidaritzapean, idazleek beren liburuak eta horietan landutako gaiak sakon aztertu zituzten. Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei! 🌟

Iñaki Perurenak bere azken lana, Harria bidelagun, aurkeztu zuen atzo Iruñeko Hizkuntza eskolan. 

Harri-jasotze tradizioa, historia eta literatura uztartzen dituen figura handi baten lana gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.  😊 Esker berezienak Fermin Erbitiri eta bertaratu zineten guztioi🌠    

📚Atzo Mikel Reparaz eta Joseba Zulaikak elkarrekin aurkeztu zuten Amerikaren arrakalak eta Aberriaren inpaseak liburuak.

Bi autorek gai sakonak eta gaurkotasun handiko eztabaidak plazaratu zituzten, bertaratzen zirenentzat hausnarketa interesgarriak eskainiz. Esker mila gerturatu zineten guztioi!🤗