ALBISTE GUZTIAK
Atzo Iban Zaldua gurean izanen genuen BOTERE HANDI BATEK komikia aurkezten.
Santi Leonek gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi
Larunbat honetan #Astindu!Topaketak hasi ziren.
Zoragarria da zuen korapiloa desegiten hastea hausnarketen bidez... Hurrengo saioa, datorren larunbatean, animatuko zara?
Atzo aurkeztu genuen “MO. Behi euskaldun baten memoriak” erakusketa @Pamielaetxea -rekin batera Nafarroako liburutegian.
Erakusketaren bideoa Argazkiak: Diario de Noticias, Unai Beroiz
Aurreko astean gurean izan genuen Aezkoako Euskara Hiztegia liburuaren aurkezpena.
Zerika euskara elkartekideak Bittor Aroskoa eta Edurne Vidador (egileak) egon ziren gurekin. Xamarrek gidatu zuen solasaldia, eta zoragarria izan zen! Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! 🌠
🌟 Aurreko astean Eneko Bidegain (Idazlea) eta Naroa Anabitarte gurean izan genituen KEPA ANABITARTE -BIZITZA BAT HERRIARI ESKAINIA- liburua aurkezten.
Solasaldia zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
📖Aurreko astean Amaia Alvarez Uria (Egilea) eta Inma Errea gurean izan genituen ZUZI IRAXEGIA -EUSKAL EMAKUME IDAZLEAK ETA LITERATURA KLASIKOA- liburua aurkezten.
Solasaldia zoragarria izan zen.🌟 Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi
⚡️Aurreko astean Ane Labaka (Idazlea) eta Raquel Samitier (Ilustratzailea) etorri ziren gure elkartera MUR MUR liburua aurkeztera.
✨Solasaldi interesgarri eta bisuala eskaini ziguten 🫶Esker mila, bai eta etorri ziren guziei ere.
Atzo HIRI-GERRA PALESTINAN eta EHUN URTEKO GERRA PALESTINAREN AURKA 2 liburuen aurkezpena izan genuen Karrikirin
⚡️Itsaso Larramendi (Hitzaurrearen egilea Hiri-gerra palestinan) eta Iñaki Alegria (Izultzailea Ehun urteko gerra palestinaren aurka) liburuak aurkezten egon ziren gurean ✨Guretzako plazer handia izan zen bien arteko solasaldia entzutea. 🫶Esker mila, etorri zineten...
Atzo GERRA GAZAN komikiaren aurkezpena egin genuen, IHEO-koekin batera antolatu genuen
🌟 Atzo Julen Gabiria (Itzultzailea), Elisa Huarte (BDZ-ko kidea) eta Joseba Beramendi “Exprai” (marrazkilaria eta diseinatzailea) gurean izan genituen GERRA GAZAN komikia aurkezten. Esker berezienak Astiberri-ri Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
Santa Ageda bezpera egunean bisitak izan genituen Karrikirin
Eskerrik asko Mutiko Alaiak taldeari eta BDZ ekimenari gurera etortzeagatik. Egun ederra izan zen eta goxo goxo egon ginen denak kantuz girotzen Xabier karrika kalea. Mila esker!