Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarraren musika erraz antzematen den horietakoa da, instant batean errekonozitzen den estiloa dute. Disko berria kalean dute jada, “Aitzstar”. Oinarria mantenduz musika berria eskaintzen jarraitzen dute. Lan berriari izen berezia jarri diote, ingelesa eta euskararekin egindako jolasa omen da. Rock izar hitzari buelta ematea. Euskarazko zatia ingelesez, ingelesezkoa euskaraz.
Hamaika abestik osatzen du bilduma. Lan lasaiagoa sortu dute oraingoan, funtsean instrumentuak berdinak erabili omen dituzte, hala ere, norberaren tokia topatzeak segurtasuna eman die.
Urtean berrehundik gora kontzertu ematen ditu taldeak, haien zuzenekoek zirrara sortzen omen dute bai Euskal Herrian zein estatuan.
Azken diska prestatzerakoan etenaldi ttikia egin zuten, udaberriarekin batera ailegatu da emaitza.