Ekitaldi eta solasaldiz beterik egon da hilabete hau.

Karrikirin, Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik aurkeztu zigun Eneko Gorrik. Zaldikon, Xebax Christy-rekin, Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian gaiaren inguruan solastu ginen.

Baionan ere Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo izan genituen Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozei buruz hitz egin zuten, Lucien Etxezaharreta bideratzaile eta Edmundo Lacort sortzailearekin. Baita Literatur solasaldiak Eider Rodriguez eta Itxaro Bordaren eskutik eta Pantxix Bidart-en musika errezitaldia “OdiSeA” .

Azken ekitaldia iritsi da. Gaur, Katakraken, Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo etorriko dira Baionan eskaini zuten ekitaldiari bigarren buelta emanez. Juankar Lopez Mugartza izango dugu bideratzaile arratsaldeko zazpietan.

 

Datorren urterarte!