“Arnasa batean” filma
Condestable jauregianARNASA BETEAN. A PULMÓN’ OIARTZUNEn eta IRUÑEAN ikusi ahal izanen da Emanaldiak otsailaren 1ean eta 7an programatu dira, eta zuzendariak bertan izanen dira. Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufíaren ‘ARNASA BETEAN. A PULMÓN’ filma otsailaren 1ean (osteguna) proiektatuko da Oiartzunen (Gipuzkoa). Emanaldia 19:30ean hasiko da Landetxe Kultur Etxean (Landetxe plaza). Sarrerak 3 euro balio du. Emanaldian filmaren zuzendariek lanaren aurkezpena eginen dute. Horrez gain, Iruñean filma otsailaren 7an (asteazkena) proiektatuko da. Emanaldia Nafarroako Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatu dute eta 19:30erako dago programatuta, Civivox Kondestableren Areto Nagusian (Kale Nagusia, 2). Sarrera doan izanen da lekua bete arte. Zuzendariek aurkezpena eta solasaldia euskaraz eginen dute. https://www.youtube.com/watch?v=Hkjjb65VKQA Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan estreinatu zen mundu mailan, Euskal Zinemaren Galaren barruan; Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioa inauguratu zuen; TIFF Tokyo International Film Festival jaialdian parte hartu zuen; Madrilgo Emakumeen aldeko VI. Zinemaldian aurkeztu zen; Iruñeko XVIII. Mundua eta Giza Eskubideak Zinema Erakusketan ere aurkeztu zen; ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioan aurkeztu zen, Bertoko Begiradak sailean. Filma Euskal Herriko beste hainbat herritan ere proiektatzen ari dira. 2022ko iraila eta abendua bitartean filmatu zen Euskal Herriko hainbat herritan (Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel, Iruñea, besteak beste), Madrilen eta Menorcan. Arnasa betean. A pulmón filmak atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileek egindako zinean murgiltzea proposatzen du: Maria Elorza (A los libros y a las mujeres canto), Maider Oleaga (Muga deitzen da pausoa), Arantxa Echevarria (Carmen y Lola, Chinas), Mireia Gabilondo (Kutsidazu bidea, Ixabel, Amaren eskuak, Erlauntza), Lara Izagirre (Nora, Un […]